Agenda

Javi Cilleroren "Ero hiria" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 5, 18:00etan
Non: Bilbo, Bidebarrieta liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Bilbo

Javi Cilleroren

Javi Cilleroren Ero hiria (Alberdania, 2006) ipuin liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek bizi dituzten egoerekin batera. Paralelismo horrek ematen die tonu dramatiko, ironiko eta komiko bat narrazioei, pertsonaiak eta hiria bera ere elkarren lagun bihurtuta.

Ipuin hauetako pertsonaiek aro berri baten hasieran daudela uste dute, baina azkenean aspaldiko garaietatik datozen kontuei heldu behar diete, nahitaez. Biziak dira elkarrizketak, baina ez dago errealitatea zehazteko asmorik ipuinotan. Aitzitik, errealitateari atera dakizkiokeen nabardurak eta bidezidor esploratu gabeak jorratzen dira. Azken batean, indar handiagoa eman zaie pertsonaiei berei, gertatzen zaizkien gauzei baino.