Agenda

Maddi Ane Txoperenaren "Ene baitan bizi da" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 6, 19:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa (San Jeronimo kalea)
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (liburutegia)

Maddi Ane Txoperenaren

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da (Elkar, 2020) eleberria mintzagai.

Ikus Alaia Martinek egindako elkarrizketa Hitzen Uberanen

Sinopsia:

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen, kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik. Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak. Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.