Agenda

Anjel Lertxundiren "Gilles de Rais" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 4, 19:00etan
Non: Eibar, Juan San Martin liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Eibar

Anjel Lertxundiren

Anjel Lertxundiren Gilles de Rais (Alberdania, 2020) mintzagai izango dute "IDAZLEAREKIN HARIXA EMOTEN: euskarazko irakurketa klub"ean.

Sinopsia:

Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa. Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde. Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion. Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.