Agenda

Koro Navarrorekin Norman Manearen "Huliganaren itzulera" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 22, 19:00etan
Non: Eibar, Portalea kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Eibar

Koro Navarrorekin Norman Manearen

Norman Manearen Huliganaren itzulera (Erein-Igela, 2017) nobela mintzagai izango dute. Koro Navarro itzultzailea saioan izango da.

Sinopsia:

XX. mendeko gertaera handietan murgilduriko existentzia baten kontakizuna da Huliganaren itzulera; biografia arte bihurtzen asmatu duen idazle baten bidaia da, denboran eta espazioan, ametsean eta errealitatean, iraganean eta orainean barna.Egile/kontalari/protagonistari bere sorterrira itzultzeko aukera eskaintzen zaionean hasten da bidaia handi hau. Oroitzapenak oldean heltzen dira orduan: deportazioak etendako haurtzaroa, komunismoak gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa, Ceaucescuren diktadurapeko bizitza, intelektualaren zailtasunak inguru itogarri batean, eta, azkenik, erbestea. Hamar urte behar izan zituen Maneak itzultzearen aukeran pentsatzen hasteko. Itzuli? Zertarako? Merezi du? Pertsona subertsiboa, sediziogilea, errebeldea da huligana errumanieraz (huliganul). Eta ez dago argi, huligana izan ondoren, posible ote den aberrira itzultzea.