Agenda

Nerea Baldaren "Atzerrian" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: azaroak 5, 19:00etan
Non: Eibar, Juan San Martin Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Eibar

Nerea Baldaren

Nerea Baldaren Atzerrian (Pamiela, 2019) mintzagai izango dute. Dinamizatzailea: Antxon Narbaiza.

Sinopsia:

Protagonistak, Londonen bizi den emakume euskaldun gazteak, bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea. Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren gazi-gozoez, adierazi ezinaz eta adiskidetasunaz mintzo zaigu.