Agenda

Oihane Amantegiren "Ibaiertzeko ipuina" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 2, 19:00etan
Non: Eibar, Juan San Martin liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Eibar

Oihane Amantegiren

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020) eleberria mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean. Horra eleberri labur bezain hipnotiko honen kokalekua. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak, eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira. Estreinaldi ausarta egin du Oihane Amantegik literaturaren munduan: estilo pertsonal bat onduz, idazkera dotorean, kontakizun original bezain indartsua lortzeko. Urrunean entzuten den hegoalde sakoneko harmonika-doinu bat bezain liluragarri eta malenkoniatsua.