Agenda

Ana Malagonen "Ez dakit zertaz ari zaren" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 28, 18:30etan
Non: Galdakao, Telematikoa (jitsimeet.si/Irakurketataldea)
Harremanetarako
Irakurle taldea: Galdakao

Ana Malagonen

Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar, 2021) liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria? Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.