Agenda

Miren Gorrotxategi Azkuneren "Sotoan gordeak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 18, 18:30etan
Non: Galdakao, Telematikoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Galdakao

Miren Gorrotxategi Azkuneren

Miren Gorrotxategi Azkuneren Sotoan gordeak (Txalaparta, 2020) mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.