Agenda

Oier Guillanekin "Zauri Bolodia" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 18, 18:30etan
Non: Getaria, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Getaria

Oier Guillanekin

Oier Guillanekin Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) mintzagai izango dute. Saioaren gidaria: Uxue Alberdi.

Sinopsia:

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.