Agenda

Pako Aristiren "Urari ostutako poemak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 25, 18:30etan
Non: Getaria, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Getaria

Pako Aristiren

Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa, 2014) poesia liburua mintzagai izango dute.

“Urari ostutako poemak” izena du Pako Aristiren liburu berriak. Honela mintzo zaigu: “Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra”. Gogoetak barreiatuz, istorioak kontatuz, hemen eta orain bizitzearen intentsitatea dastatuz, bidaia samur bat eskaintzen digu Pako Aristik, anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte.