Agenda

Jon Alonsoren "Hiri hondakin solidoak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 26, 19:30etan
Non: Lizarra, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Lizarra

Jon Alonsoren

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak (Txalaparta, 2015) nobela izango dute mintzagai.

"Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik eta hilik agertu den unibertsitate irakasle eta euskaltzainaren heriotza. Hala, bada, ertzainak, prostitutak, unibertsitate irakasleak, mossoak, kazetariak, euskaltzainak eta mota guztietako hondakinak ageertuko zaizkigu Lanbasen abentura berri honetan".