Agenda

Harkaitz Canorekin 'Twist' liburuaz berbetan

Xehetasunak
Noiz: martxoak 21, 19:00etan
Non: Plentzia, Kasinoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Plentzia

Harkaitz Canorekin 'Twist' liburuaz berbetan

Harkaitz Canorekin solasaldia egingo dute Twist (Susa, 2011) nobelaren harira.

Sinopsia:

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.

Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.

Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok laugarren nobelan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

Albiste honen uberan:

Liburua osorik

Elkarrizketa Harkaitz Canori