Agenda

Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abenduak 12, 19:00etan
Non: Sopela, Kurtzio kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Sopela

Eider Rodriguezen

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia (Susa, 2017) ipuin liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.

Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei aurre egiten beti.