Agenda

Patxi Larrionen "Feriatzaileak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 23, 19:00etan
Non: Sopela, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Sopela

Patxi Larrionen

Patxi Larrionen Feriatzaileak (Susa) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat lanean ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera. Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da Feriatzaileak nobelaren kontakizuna.