Agenda

Harkaitz Canoren "Twist" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 24, 18:30etan
Non: Zarautz, Liburutegia
Harremanetarako

Harkaitz Canoren

Harkaitz Canoren Twist (Susa, 2011) nobela izango dute mintzagai.

Sinopsia:

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.

Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.

Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok laugarren nobelan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.