Agenda

Jack Kerouacen "Errepidean" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abuztuak 17, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Jack Kerouacen

Jack Kerouacen Errepidean (Pasazaite, 2018) mintzagai izango dute. Itzultzailea: Iñigo Roque.

Sinopsia:

Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta iraungiko ere. Jack Kerouac-ek ere bere ekarria egin zion kontaera horri, gu denok sortalde-sartalde eta ipar-hego eramanez Sal Paradise eta Dean Moriarty gogoangarrien ibileren bidez. Autobiografiatik asko duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun.

Hirurogeiko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila ari da, errepidean.