Agenda

Uxue Alberdirekin "Jenisjoplin" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: azaroak 17, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Uxue Alberdirekin

Uxue Alberdirekin Jenisjoplin (Susa) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.