Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin"ekin irudizketan
Ostirala, 2016-11-18Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin"ek Zarrakamalda izeneko komikia plazaratu du txalaparta argitaletxearen eskutik. Bertan Lokatza izeneko pertsonaiaren gorabeherak ezagutuko ditugu, baratzea aurrera atera nahian, bizitzan bezala umorez eta saminez. "Mattin"engana jo dugu liburuaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz, eta berak marrazkiz erantzun dizkigu galderak. Hitzen Uberanentzat opari bat izan da "irudizketa" hau, espero dugu zuentzat ere hala izatea. (Argazkia: Juan Carlos Ruiz).
Liburu honetako protagonistak, Lokatzak, baratzea egiteko erronka hartuko du bere gain, zeregin zaila, dedikazioa eta denbora eskatzen dituena.... “Zarrakamalda” bezalako lan bat egiteko ere behar diren dohainak dira horiek?
Lokatza langabezian, bere baitan, nolabaiteko krisi pertsonalean dabil murgilduta. Zergatik zaio lagungarri baratzea egiteko hautua?
Hitz joko ugari liburuko gidoian, hitzei ertza eta umorea ateratzen diezu etengabe. Non hartzen duzu horretarako inspirazioa?
Gai nagusia izan ez arren, bada gizontasunaren inguruko hari bat, gizonen jokamolde, kontraesanak, harremanetarako nahi eta ezin kulturalak adierazten dituena: autokritika, autoezagutza, autolaguntza...?
Natura ezagutu, baratzea aurrera ateratzeko energia bildu, baratzea nola egin ikasi, ingurukoen iritzi eta esamesak gainditu... eta hala ere, mehatxurik handiena baratzearentzat natura hankaz gora jartzen duten hondeamakinak dira. Iduri luke azken mehatxu hori gainditzeko gaitasuna dela protagonistaren erabakimenaren esku ez dagoen bakarra... hala da?
Badirudi badela egun baratzea, edo funtsean, beste bizi-eredu eta balio batzuekiko interesaren eta atxikimenduaren suspertze bat. Hala ikusten duzu zuk? Hala izanez gero, zure ustez zer dago horren oinarrian?
Baratzeak ere eramaten gaitu gure aurreko belaunaldiekiko lotura batera; haien eta gure artean bada salto handi bat, haietako askok baratzea pobreen gauza dela esan dezakete, lan asko eta etekin gutxi ematen duena, eta ordea gure belaunaldiak hara bueltatzeko intuizioa du, nahiz eta beste behar batzuetatik abiatuta izan (agian aisialdizkoagoak, agian ideologikoagoak ere...). Lokatzak ere hori guzti hori bizi duela ikus daiteke liburuan. Zer botatzen duzu faltan zuk gure aurreko belaunaldi horiekiko?
Liburuko kale-paisaietako jendeak sarri ikusiko ditugu mugikorretako pantailei iltzatuak, egunero edonon edonork ikus dezakeen zerbait. Egunerokoan, kaletik zoazenean, bizitzak berak marrazten dizkizu ideiak?
Nola egiten da horrelako arnas luzeko komiki bat: planifikazio handiz, edo egin daiteke irudiz irudi senari jarraituta?
Zer erein nahi zenuke zure ibilbidearen baratzean, zer jaso nahi zenuke zure lanetik?