Agenda

Fito Rodriguezen "Mort aux Rois" liburuaren aurkezpena

Xehetasunak
Noiz: martxoak 5, 12:00etan
Non: Donostia, Tobacco Days

Fito Rodriguezen

Fito Rodriguezek Mort aux Rois liburua aurkeztuko du Besatari argitaletxearen eskutik. Aurkezpenean parte hartuko dute: Booktegiko Aritz Branton eta Elena Martinez Rubio Besatariko editorea.

Liburua hiru hizkuntzetan dago: euskaraz, katalanez eta gazteleraz.

Sinopsia:

Morts aux Rois istorio hau ez da literatura politikoki zuzena, narratzailearen bortxaketarekin hasten baita Erill la Valleko elizan. Baina haratago doa, XIX. mendean tradizioaren eta arrazoiaren artean borroketara hurbildu eta garai jakin bat ezagutzeko gakoak ematen dizkigulako. Horren ondorioz, egun monarkiaren eta errepublikaren artean dauden liskar politikoetara ere eramango gaitu testuak.