Irratsaioak

Aitziber Etxeberria Garrorekin "Nomada" mintzagai Irakurrieranen

Igandea, 2017-04-02

Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran irratsaioan, Nomada (Erein) nobela mintzagai.

Honatx elkarrizketa osorik:

Sinopsia:

Hanoi // Vietnam, 2000ko negua.

Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.

Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.

nomada

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)