Albisteak

Abian da 2020ko (H)ilbeltza beka

Osteguna, 2020-01-16

Astelehenarekin abiatuko da (H)ilbeltza, euskal literatura beltzaren jaialdia, eta, jaialdiko ekitaldiez gainera, Hilbeltza izeneko beka antolatu dute aurten ere. Oraingoan, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao izeneko eleberri beltza itzultzea da bekaren helburua.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero. 2020ko deialdian, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao izeneko eleberri beltza itzultzea izango da helburua.

Deialdira aurkeztu nahi dutenek, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao lagina formatu digitalean (PDF bertsioan) edo paperean aurkeztu beharko dute. Itzuli beharreko pasartea 93. orrialdetik 106. orrialdera doana da eta ilbeltza.eus edo baztan.eus webgunetatik deskargatu daiteke. Laginak 2020ko martxoaren 6a baino aurkeztu behar dira.

Irabazleak 6.000 euro eskuratuko ditu: 3.000 beka eskuratzean eta gainontzekoa, berriz, lana entregatu ondoren. Beka jaso duela jakin ondoren, urtebeteko epea izango du irabazleak itzulpena bukatzeko.

Hemen irakur ditzakezue deialdiaren oinarriak, oso-osorik.


 

Aurreko irabazleak

Hain justu ere, itzulpenari lotutakoa izan zen orain dela bi urteko beka, eta aurtengo jaialdian aurkeztuko da: larunbatean, Patricia Highsmith idazlearen Lardaska aurkeztuko du Josu Barambones Zubiria itzultzaileak. Iazko beka, berriz, Miren Gorrotxategik eskuratu zuen, Vianako printzea izeneko proiektuari esker.


 

Astelehenean hasiko da (H)ilbeltza jaialdia

Hilaren 20tik 26ra bitartea, (H)ilbeltza jaialdia egingo dute Baztanen. Albiste honetan bildu genuen egitaraua.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)