Albisteak

Martxo amaierako literatur hitzorduak

Asteazkena, 2021-03-24

Irakurle taldeen ohiko agenda beteaz gain, martxoko azken egunetan literatur hitzordu ugari izango ditu eskura zaleak. Jarraian duzue laburpen bat.

Martxoak 24 / 17:00 / Bilboko Alondegian.

Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Olga Novo Gutun Zurian.

agur+sarasola

"Txikitik idaztea handi" gaiaren bueltan arituko dira. Saioa euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin. Ekitaldia streaming-ez ere jarraitu ahal izango da.

"Bi idazle handi, txikitzat jotzen diren literatur generoetan eta hizkuntzetan idazten dutenak. Olga Novo, egungo galiziar poeta handienetako bat dugu eta gauza bera esan daiteke Miren Agur Meaberen inguruan Euskal Herriari dagokionez. Bakoitza bere tokitik, antzeko zidor poetikoetan murgiltzen dira, eta beraz, saio honetan aukera izango dugu bi idazleen sorguneen eta kezka literarioen inguruan jakiteko. Zein dira beren abiapuntu, zeharbide eta jomuga poetikoak? Zer da poesia idaztea egun? Zer da gazteleraren aldamenean txikiak diren hizkuntzetan idaztea? Beren ibilbidearen gorenean dauden bi poeta ezagutzeko parada ezin hobea."

 

Martxoak 26 / 17:00 / Bilboko Alondegian.

Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre eta Haizea Barcenilla.

katixa

Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean izango dute hizketagai. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin. Ekitaldia streaming-ez ere jarraitu ahal izango da.

Eider Rodriguezek, Katixa Agirrek eta Aixa de la Cruzek haien lanean behin eta berriz errepikatzen diren gaiak jorratuko dituzte, hala nola gorputza eta idazketa, amatasuna eta sorkuntza edota literaturan dauden kristalezko sabaiak.

Hiru saiakeragileek haien testuetan behin eta berriro agertzen diren gaiak jorratuko dituzte mahai inguru honetan: ni-aren idazketa eta saiakera, gorputza eta idazketa, amatasuna eta sormena, kristalezko sabaiak euskal eta espainiar literaturan, etab.

Katixa Agirre ibilbide sendoko narratzailea da, eta bere azken liburuak nabarmentzen dira bertan: Atertu arte itxaron (Los turistas desganados) eta Amek ez dute (Las madres no) nobelek modu ausart eta argian txertatu dituzte saiakera-idazlanak fikzioan. Aixa de la Cruz eleberrigilea eta ipuingilea da, eta Cambiar de idea izeneko azken lanean bide berri bati ekin dio, identifikazio eta politizazio feministen prozesuetan lekukotzek duten funtzioa ikertu baitu. Eider Rodriguez egungo kontakizun-idazlerik gailenetako bat da, eta hari ere gorputzaren eta sormenaren arteko harremana interesatzen zaio. Idazleen gorputzak lanean belaunaldi desberdinetako bost euskal idazle emakumezko elkarrizketatu ditu eta gai horretan sakondu dute.

Martxoak 26 / 18:30 / Elizondoko Arizkunenea, (H)ilbeltza

Gorka Arresek, Hasier Exeberriaz

GorkaArrese

Aurtengo (H)ilbeltzaren bigarren ekitaldia: Gorka Arresek Hasier Etxeberriaren inguruan Damian Arrutiren asmazioak solasaldia eskainiko du.

Martxoak 26 / 19:00 / Victoria Eugenia Club.

Bigara, Amorante, Okene Abrego.

l_ulu-ala-ele-abere-ba-talde-argazkia4-1

Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia osatutako Bigara-k, Amorante eta Okene Abrego musikariekin Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuan oinarrituta Ulu, ala, ele, Abere ba emanaldia eskainiko dute, Donostiako Poesiaren Astearen barruan.

"Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoarekin jolastu eta hitzen topaketa zorizkotik esanahiaren gailentzea zalantzan jarriko duen saioa. Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka. Ulu ala ele."

Martxoak 27 / 17:00 / Bilboko Alondegia.

Amets Arzallus, Ibrahima Balde, Goizalde Landabaso.

balde

Hormak eta zeharkaldiak izango dituzte solasgai. Saioa euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin. Ekitaldia streaming-ez ere jarraitu ahal izango da.

"2019an argitaratu zenetik, handia izan da Miñan liburuak egin duen ibilbidea. Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzia, lehenak letra-idatzira pasa zuen bigarrenak ahoz kontatu zion istorio lazgarria. Gineako Errepublikan jaio zen Balde, eta haren anaia txikiaren bila abiatu zen Afrika iparrerantz. Hala, Gibraltarko itsasarterainoko bidaia kontatzen da liburuan. Saio berezi honetan, Arzallusek Ibrahima elkarrizketatuko du, liburukoez ez ezik, ondoren, Europara jauzi egitea lortu zuenean, gertatutakoen inguruan. Migrante baten istorioa lehen pertsonan kontatua, ohiko komunikabideetako titularren azpian dagoen letra txiki joria ezagutzeko parada bakana."

Martxoak 31 / 19:00 / BIRA kulturgunean

Mikel Antza eta Adur Larrea

burgosko-auzia-txalaparta-eus

Burgosko prozesua. Iraultza eta bizi! nobela grafikoaren aurkezpena eta solasaldia Bilbon, egile biekin. Hamburgo Platz literatura saioa. Sarrera librea. Erretserbak: programazioabira@gmail.com emailean, edo aforoa bete arte.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)