Bideoak

Aritz Gorrotxategi, Koldar hutsa zara (Erein) liburuaren aurkezpena

Osteguna, 2015-06-04

Koldar hutsa zara (Erein), hala du izena Aritz Gorrotxategiren nobela berriak. Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika. "Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat. Gure kontraesan eta mixeria txikien kronika", Erein argitaletxeak aditzera eman duenez.

"Errelatoaz hitz egiten denean, Euskal Herrian badago horrelako bertsio ofizial bat dagoeneko eginda. Hemen zer gertatu da? Ba hau eta hau. Nik uste dut gauza asko gertatu direla", azaldu du Aritz Gorrotxategik. "Beste gauza asko ere gertatu direla azaldu nahi nuen. Liburuan kontatzen ditudan gauza asko ezagutu egin ditut; bizi ere bai batzuk, beste batzuk entzun... Eta ez dute zerikusirik ortodoxiatzat jotzen den istorioarekin. Alde horretatik desmitifikatzen dena da batez ere identitatearean kontzeptua".