Ur Apalategiren 'Fikzioaren izterrak' liburuaz solasean
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburuaz jardungo dute.
Sinopsia:
Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti.
Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra kontakizunotan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak?
Ur Apalategiri poemak eta bi nobela irakurri izan dizkiogu; hauxe da, beraz, bere aurreneko ipuin liburua. Atzartasuna moteltzen utziko ez dizun estilo natural eta malguz onduta dator, sekula galdu gabe ozar bilakatzeko atrebentzia.
Albiste honen uberan: