Komunitatea

Eneko Aizpurua

Askatasuna helburu

Asteazkena, 2017-09-06 | Eneko Aizpurua
 

“Nork ez du maite askatasuna

nahiz ta leher dadin esku artean?”

Hertzainak

 

Askatasuna genuen helburu. Zenbat ginen? Ehun, berrehun, hirurehun… Berdin zion. Ez ginen bakarrik. Alde genituen Herria, Aberria eta Arrazoia. Ez ginen galtzeko. Sinesmen sendo batek gidatzen zituen gure urratsak.

Bai, askatasuna genuen helburu. Askatasunaren aldeko abangoardia militarraren buruak bildu gintuen. Hautatuak izan ginen. Frontera abiatu ginen, Askatasunaren etorbidean barna, lerroak zuzen, armak eskuan, gure heroien izenak kaskoan eta banderak haizean, herriaren eledun, banderadun eta koblakariak bibaka ari zitzaizkigun bitartean: «aintza aberriari, loria gure gudariei».

Ororen gainetik askatasuna genuen helburu. Askatasuna ezpain-mingainetan etengabe lardaskan, askatasunaren maitaleak ginen. Askatasuna agindu ziguten. Haren izenean borroka zelaira joateko eskatu. Herriari zor genion. Aberri ala hil. Ez zen beste hauturik. Dena eman behar zitzaion maite den askatasunari. Horregatik egin genuen zintzo esana.

Askatasuna baikenuen helburu, lubakietara jaitsi ginen, jo eta su borrokatu genuen, etsaiak aurkitu, tirokatu eta erail genituen, odoletan blai ginela, ez genuen etsaien lubakiak indarrez hartu eta geure bandera jaso arteko onik, baina odol putzu haren erdian ez zen askatasunaren aztarrenik ere.

Eta guk askatasuna genuen helburu. Aberriaren alde eroriak lepoan hartuta, sabel lehertu eta garezur zulatuen gainetik jauzika, lasterketa zoroan gindoazen askatasunaren atzetik, aurrera beti, errauts eta sutauts artean, herria bistatik galtzeraino, baina armak eskuan tinko, etsia hartu gabe, etsaiari tiro eta kito.

Zerbaitengatik genuen askatasuna helburu. Baina nekearen nekez, pixkanaka, burkide batzuk askatasuna lortzeko itxaropenak galtzen hasi ziren, beste batzuk askatasunaren maitaleak ez, baizik eta herioren ezkongaiak bihurtu ginela esaten hasi ziren, urrunegi joan ginela, autoritarismoaren galbidetik ezinezkoa zela askatasunera iristea.

Beharrik askatasuna genuen helburu. Askatasuna lau sosen truke saldu zuten traidoreak akabatu eta lubakiz lubaki jarraitu genuen, begiak itsu eta baionetak zorrotz, herio suharrean gure helburuaren xerkan, baina ulertu ezinik zergatik ez genuen aurkitzen, harik eta, borroka zelaiko azken lubakian, amildegian, leherketa handi bat eragin eta, txiki-txiki egin genuen askatasunarekin batera, Historiaren zulo beltzean amildu ginenean, konturatu ginen arte askatasuna, egiaz, lehentasunezko helburu militarra genuela.

[caption id="attachment_10880" align="alignnone" width="300"]Postala: Otto Schubert Postala: Otto Schubert[/caption]


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.