ARGIANTZA - Pello Lizarralde
Asteazkena, 2021-12-22 | Txema ArinasPello Lizarralderen Argiantza (2020) leitzeari ekin baino lehen banekien gutxi gora behera, edo hobeto esanda, sumatzen nuen, bere aurreko Larrepetit (2002) eta Irangaitzaz (2008) irakurri bainituen, zer topatuko nuen: idazkera ikaragarri landua, sotila, jasoa, benetan harritzeko modukoa irudiak sortzerakoan, unean unekoa deskribatzeko maisutasun apartekoa, ñabardurazale porrokatua. Eta hori guztiau gutxi ez balitz bezala aurtengo Euskadiko Narratiba Saria. Egon badago ere istorio xume bat Argiantza nobela motz-motz honetan, 84 orrialde, Giussepe Tornatoren Cinema Paradiso (1988) filma gogora dakarrena ezinbestez zinema aretoen inguruko giroko eta batik bat gainbehera [...] Gehiago irakurri