Komunitatea

Txema Arinas

DENDAOSTEKOAK - UXUE ALBERDI

Ostirala, 2021-03-12 | Txema Arinas

Nabokov

“Gure denda troteroa da, ez da fina, hemen gauzak mugitu egiten dira, funtzionala da, ez da dotorea, ordena bat dago mugimenduan, ez da denda espezializatua, zerbitzu zabala ematen dugu, badakigu zer saltzen dugun, badago oreka suerte bat. Ez gara liburuzale erudituak, hain gutxi melómano aditual. Alaiak gara ia beti.”

 

Dendaostekoak – Uxue Alberdi

Gehiago irakurri

FUNANBULISTAREN BELDURRA - KARLOS GORORDO

Ostirala, 2021-02-19 | Txema Arinas

unnamed

 

“-Batzarretan euskara darabilgu ezelako arazorik gabe. Hizkuntza estrategikoa dugu bokerek uler ez dezaten zertaz hitz egiten dugun. Baina uste dut ahalegin handiagoa egin behar genukeela egunerokotasunean darabilgun hizkuntzari dagokionez.

-A zelako txorrada! -ean zuen irri lotsatiaz Isilak-. Hemen gehienok badakigu euskara. Euskaldun peto-petoak gara.

-Euskaldun petoa izateak ez du esan  nahi euskara jakin eta ez erabiltzeko eskubidea [...] Gehiago irakurri

AMA KOPETARAINO

Ostirala, 2021-01-29 | Txema Arinas

141089147_2058802754270088_7792150078551618749_o

  Ama etorri zaigu sano aztoratuta. Gaur goizean hiri erdiko kalerik luzeenetik zehar zihoanean etakide bati eztanda egin dio bonba batek, bizkar gainean zeraman motxilaren barruan. Egundokoa izan omen da eztanda. Beharko, badirudi kotxe baten azpian ezartzeko asmotan bonba-lapa bat zeramala, auskalo norenaren azpian. Ez dakit ordea, amak ziplo esan bezala etxera heldu orduko, Jainkoari esker, eta norbaiti lehertzekotan, berari lehertu zaio eta ez objektibotzat [...] Gehiago irakurri

ETXEGABETUAK - NEREA ARRIEN

Ostirala, 2021-01-08 | Txema Arinas

thumbnail_los años

 

                                                ETXEGABETUAK – NEREA ARRIEN

 

 

“Gero, amatxo lan berritik etorri zen eta arropak erantzi zituen, gaueko ordu txikitan jarriko zuen garbigailuan sartzeko. Ondoren, dutxatu egin zen eta, erabat desinfektatuta atera [...] Gehiago irakurri

MAITE DUT DOVLATOV

Asteazkena, 2020-12-23 | Txema Arinas

                                                                                           sergey-dovlatov_9-t

Dovlatov_voice

“Orain dela urtebete lan finko bat aipatu zidan Tarasevitxek:

Gehiago irakurri

AIREAREN ISLA - MIKEL HERNANDEZ ABAITUA

Ostirala, 2020-12-18 | Txema Arinas

f2ea48e4b652a4b34b40d0e950d1fd0c

 

Zutitu, ohe aldera hurbildu, gau-mailako kajoia ireki eta kondoi kaxa bata tera zuen. Ohean etzan, kondoi bat ipini eta arratsaldean metatutako energia zuria deskargatu zuen. Ondoren, kondoia kendu, korapilo bat egin eta sukalderantz jo zuen zaborrontzira botatzeko. Garbitasuna gustatzen zitzaion. Josebak maiz pentsatzen zuen arreba nagusiak bere gizon idealaren modura hezi zuela, garbia eta ordenatua izan zedin. “Toki bat [...] Gehiago irakurri

MALDAN BEHERA DOA AGURO NIRE GORPUTZ BILUZIA

Ostirala, 2020-12-11 | Txema Arinas

Carlos-Luis-de-Rbera-La-familia-de-Gregorio-López-Mollinedo-1854

"Baliteke nire aitak zer edo zer gaizki egin izana, baliteke ere leporatzen zizkioten bidegabekerien erdiak egiazkoak izatea ere. Baina ez zen nire errua, ez nuen inolako erantzukizunik bere alaba izanagatik. Ez zuten, haatik, inolako eskubiderik nire aitaren erruaren zati bat egozteko, izugarri errukigabekoa omen zen euretako askorekin txikitandik eskolan zein jolasean lagun zuten neska zintzoarekin hain bihozgogor jokatzea. Zerbaiten erruduna nintzela mamurtzera hasi [...] Gehiago irakurri

KAIKUAK

Ostirala, 2020-12-04 | Txema Arinas

127213785_3312748168847989_2412509151552388865_n

Ez dira haikuak, ez dute inolako metrikarik errespetatzen, gogoeta xalo edo inozoak baino ez dituzte azaldu nahi ahalik eta hitz gutxienetan

 

Mihi gaiztoa

Pozoia ahotan prest

Beti txorimalo

Gehiago irakurri

MAITASUN KEINU BAT BESTERIK EZ – HASIER ARRAIZ

Asteartea, 2020-11-10 | Txema Arinas

123259243_3246611598794980_7769533478907123329_o

Hasier Arraiz gasteiztarraren Maitasun keinu bat besterik ez saiakerak literaturaz omen dihardu. Baina bada batik bat Arraizen partetik, euskal literatura garaikidearen nondik norakoak jorratu nahian, gure sasoiko zein etorkizuneko euskal literatura, betiere bere irizpide oso bereziei atxikita, nolakoa izan behar den saio benetan adierazgarri zuri bat. Horretarako, noski, haren ustez gaurko egunean nabarmentzea merezi duten euskal idazle gazteen zerrendatxo bat proposatzen digu, hau da, [...] Gehiago irakurri

BORREROAK BADITU MILAKA AURPEGI

Ostirala, 2020-10-23 | Txema Arinas

exposicion-2-800-85

                                                                                 III

 

 

Gasteiza bueltatu nintzen nik uste baino lehenago eta nire osabak areago. Egia esan, [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.