Komunitatea

Txema Arinas

SASOI ILUNAK

Ostirala, 2020-10-16 | Txema Arinas

01c55885371c7cb9f4bcd3663252d157

Urtero akordatzen ginen

Galdutako lagunekin.

Intolerantziaren balek garbitutakoak

Intolerantziaren bonbek birrindutakoak

Intolerantziaren hitzek ozpindutakoak

Intolerantziaren begiratuek uxatutakoak

Intolerantziak berak erbesteratutakoak.

Akordatuko gara beti.

 

Astero mozkortzen ginen

Alde Zaharreko betiko taberna-zuloetan.

Gehiago irakurri

EUSKAL GATAZKA EUSKAL LITERATURAN ETAREN BIKTIMEN IKUSPEGITIK

Ostirala, 2020-10-09 | Txema Arinas

56a1e8e1b53b733ad71d34e08c47af60

Euskal Gatazkaz ari garela, gure historia garaikidearekin erabat lotuta dagoen egoera bat etortzen zaigu gogora, hau da, ETAren terrorismoaren ingurukoak oro, zein honen kontra suertatutako erantzunak eta euskal gizarteak pairatutako ondorioak oro. Euskal Gatazka, aspaldi Fernando Aramburu donostiar idazle erdaldunak aldarrikatu zuenaren kontra, orduan hautsak polito harrotuz, euskal literaturan dezente jorratutako gaia da. Orain bai, nolatan jorratu dute euskal idazlerik gehienek? Edo are [...] Gehiago irakurri

UR BIRE ARTEAN – PATXI ITURREGI

Astelehena, 2020-09-28 | Txema Arinas

methode-times-prod-web-bin-d0a4bfde-6dd8-11ea-be3e-cbd8c9978c9e_20469320_20200714211333

Maite dut maite itsas giroko narratiba osoa (Herman Melvillen Moby Dick Joseph Conraden Lord Jim, Patrick O'Brianen liburu guztiak, Pio Barojaren Las Inquietudes de Shanti Andia, Ignacio Aldecoaren Gran Sol, Alvaro Mutisen  Empresas y tribulaciones de Maqroll el Gaviero, Edorta Jimenezen Atoiuntzia, besteak beste). Itsas giroko liburuek badituzte oso ezaugarri berezi  batzuk lehorrekoen itsasoarekiko erromantizismo huts edo estereotipatuenetik ikusita beti norbanakoaren libertatearekin, hau [...] Gehiago irakurri

  HARRI ETA ZUR  

Asteartea, 2020-09-15 | Txema Arinas

               118147410_3033697236753085_2656834292789494014_n

Aitona-amonen basetxean geunden, gure aitaren herrian, betiko lez hiriburutik ere iritsitako lehengusuekin jolasean etxeko larrainean edo. Beharbada, euria ari zuelako edo, larrainean egon beharrean, aspalditik abererik gabeko itoi zaharraren barruan egongo ginen seguru asko. Gogoratzen dut egun hura ikaragarri ondo, gaur bertan bailitzan. Auskalo zer dela eta, otu zitzaigun telebistatik ikusi ohi genituen Bigarren Munduko Gerrari buruzko pelikuletara [...] Gehiago irakurri

NOBELA ERREALISTA BAT - JOXEAN AGIRRE

Ostirala, 2020-09-04 | Txema Arinas

J.Agirre

                                               NOBELA ERREALISTA BAT – JOXEAN AGIRRE

 

 

Josean Agirreren azken nobela eta ni, egia esanda, aspalditxo esperoan nengoela gogotsu. Zer dela eta? Argi eta garbi aitortu beharrean nagoelako, Joxean Agirre-zale porrokatua naizelako, izugarri asegarria zaidalako euskal literaturan zinez originalak, abilak, ausartak eta batik bat jostalariak diren bakanetako idazle hau. Izan ere, Agirreren liburu bat eskuartean [...] Gehiago irakurri

EUSKAL IDAZLE IKONIKO BERRIAREN BILA

Asteazkena, 2020-07-29 | Txema Arinas

ctd_deslizador_1_4

Hots egin dit Joxean Agirrek bere GIZAJOEN KATALAGOAN liburuan aipatzen duen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailekoek aspaldi euskarazko literatura nolabait, nahiko kostata egia esanda, sustatzeko asmotan antolatutako Batzorde Bereziko komisarioetariko batek.

 

-Galdetegi bat bidali nahi genizuke etorkizuneko euskal idazle ikoniko berria nola edo hala asmatze aldera.

 

-Nola?

 

Gehiago irakurri

ELKARRI BIZKARRA EMANDA

Osteguna, 2020-07-23 | Txema Arinas

20200723_095112

Duela ilargi asko koadrilako adiskide bat etorri zitzaidan galdezka; “esan didate egunkari batean idatzi zenuela?” “Bai, hiru astean behin”, erantzun nion. “Ah, hori euskaraz al da, ezta”, bota egin zidan erabat dezepzionaturik, euskarazkoa izanda nirea berak uste zuen kategoria ez bailuen. Euskararen etsai? Duda zipitzik ez, euskararekin zerikusirik duen orori muzin egin ohi dio, gasteiztarra izanda euskara gauza guztiz arrotza, maiz ere kanpokoek [...] Gehiago irakurri

ZURRUTARI BAT IDAZKERA ARAZO BATEKIN (DUBLINEKO PUB LITERARIOETAN BARRENA)

Ostirala, 2020-07-17 | Txema Arinas

20200717_091914

Nire amaren etxean oraindio dudan idazmahaiko tiraderetan miaka ari nintzela Dublinen bizi nintzeneko BUS Atha Cliath/Dublin Blus ticket bat topatu dut ustekabean. Ezin dut saihestu, gogoa Dublinera aldatu zait ziplo. Areago, nire burua bertako pub batean ikusi dut nire orduko neska-lagun oiartzundarrarekin. Non eta Harry Street.eko McDaid pub famatuan.

-Alde egingo al diagu laster, Txemita?

-Zer dela eta? Ez [...] Gehiago irakurri

BAKEZALE GERLARI HORIEK - BIXENTE SERRANO IZKO

Ostirala, 2020-07-03 | Txema Arinas

p035_f01w768  

p038_f01w768

Bixente Serrano Izko irakasle eta idazle  hil berriak saiakera arloa jorratu zuen ezer baino lehen, honen emaitza garbia dugu Bakezale Gerlari Horiek izeneko liburu labur baina bihoztun hau. Bai saiakera ausarta, indakeria politikoaren zilegitasunaren nondik norako jorratzen baitu hainbat aldetatik baina batez ere ikuspuntu pragmatiko batetik, eta batik bat oraindik orain -edo hobeto esanda [...] Gehiago irakurri

NAHIAGO DUT

Ostirala, 2020-06-26 | Txema Arinas

106001328_2874066752716135_6348814038434528657_o

Inoiz egingo ez didaten deiaren zain 

egon beharrean

Nahiago dut nire seme txikerrarekin

egon jolasean.

 

 

Inoiz gauzatzen ez diren planak

asmatu beharrean

Nahiago dut nire seme nagusiarekin

Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.