Komunitatea

Juan Ramon Makuso

KOLOREEN LABIRINTOAN

Astelehena, 2014-12-08 | Juan Ramon Makuso
 

Zuria. Beltza. Beltza. Zuria. Zuri-beltz. Zuria, kolore eza. Ezerezetik infinituraino, bizitzaren leihoetatik begiratu, abiatu. Ibilbidea egin, bizitza egiteko. Bizitzeko bihotzaren pozetik. Igeri egin malko gatzatuetan. Gure barne haitzulotik atera. Kanpoaldean ditugun haitzuloen itoginak zain dauzkagu. Eta beti, sentimenduetan barreiatzen dira gure eguneroko bizipenak. Sentimenduak maindiretan biltzen dira, kolore askotakoak izaten dira, eta muturreko ertzetara joaten dira. Zuria. Beltza. Osatzen joaten gara koloreak hartuz gure labirintotik; koloreen labirintoa eraikitzen dugu. Behar ditugu koloreak. Maitasunezko koloreak, minaren koloreak, bizi herioaren koloreak. Denak ditugu ezker eskuineko hatzen artean, osatzeko gu, hirietako plazetan. Mundua hiri zabal bat da gure kale estuetan, baina aldamenean, lagun, itzala dugu. Itzala gurea da, itzala ez da makulua. Beste gu bat da. Gaur ez da bihar, baina bihar bat behar dugu koloreen labirintoan.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.