Komunitatea

Ernesto Prat Urzainki

(H)ilbeltza Baztanen

Igandea, 2015-01-18 | Ernesto Prat Urzainki
 

Urtarrila eta ilbeltza gauza bera baitira gurean, egun laburreko eta gau luzeko negu hotzean. Solasen berokian hazten da giza-irudimena, gaurgero historia diren kontu beltzak edo etortzeko diren istorio gorriak. Bailararen sakonean laino hertsia dago, argi mozketa izan da eta dena ilun dago...

2015eko Ilbeltza inoiz baino beltzagoa izanen da Baztanen, izan ere, 'Euskal nobela beltzaren astea' antolatu dugu ilbeltzaren 21etik 25era 'idazleekin solasean' ekimenean parte hartzen dugun zenbait kideren artean.

NOBELAbeltzaAFITXA

Nobela beltza definitzea ez da gauza erreza eta ez dugu gure burua hori argitzen ikusten. Guk bere zentzu zabalean hartu dugu eta asmoa dugu aste horretan izanen diren solasaldi eta egonaldi guziekin zerbait zehaztea. Hala ere argi dago aldatuz joan dela eta ‘NORK HIL DU?’ galderatik ‘ZERGATIK HIL DU?’ aldaketa hori interesatzen zaigula. Nobela beltza gaur egun jendartearen alde ilun hori erakusteko tresna baliogarri gisa ikusten dugu, kritika soziala egiteko.

Hauxe da egitaraua:

-Ilbeltzaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 7etan, Eneko Aizpurua Anizerat etorriko da ‘Herensuge gorriaren urtea’ liburuari buruz solastatzeko.

-Ilbeltzaren 22an, ortzeguna, arratsaldeko 7etan Arizkunenea kultur etxean, Baztango Udalak berrargitaratu duen Mariano Izetaren ‘Dirua galgarri’ liburuaren aurkezpena izanen da eta ondotik Jon Abrilen eskutik ‘Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu’ solasaldia.

-Ilbeltzaren 23an, ortziralea, Baztanen gertatu izan diren kontu beltzak kontatuko ditugu Elizondoko gaztetxean arratsaldeko 8etan.

-Ilbeltzaren 24an, larunbata, ‘Beltzetik beltzera nobelaz’ izeneko mahai ingurua izanen da goizeko 11etan Arizkunenea kultur etxean Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondorekin. Nobela beltzari buruz eta bereziki euskal nobela beltzaren garapenaz solastatuko dira. Mahai ingurua den bizkitartean ‘euskal nobela beltzaren erakusleihoa’ deitu dugun erakusketa eginen dugu, jendeak euskaraz idatziak diren nobela beltzen uzta ikusi ahal izateko. Eguerdiko 14:00etan bazkaria izanen dugu Eskisaroi jatetxean (txartelak 15 eurotan eros daitezke bertako ostatuetan edo ilbeltzabaztanen@gmail.com helbide elektronikoan) eta kafearekin batean, arratsaldeko 16:00ak aldera,  liburu eta komiki baten aurkezpena: Juan Kruz Igerabideren ‘Zangotraba’ eta Joseba Larratxe “Josebisky”ren ‘Requiem gauaren erdian’. Larunbata ‘Susmagarrien gaua’rekin akituko dugu, iluntzeko 8etan Iruritako Jauregiarte tabernan (afaria tartean).

-Ilbeltzaren 25ean, igandea, ibilaldi bat eginen dugu goizeko 11etan Amaiurko plazatik abiaturik han gertatutako bertze kontu beltz bat gogoratuz eta lekua ezagutuz. Azkenik, ilunabarreko 7etan Arizkunenea kultur etxean, bertso trama batekin akituko da gure astea. Nobela beltza gai gisa hartua bertsotan arituko dira Odei barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga Fernando Anbustegi gai jartzaileak sortuko dien tramari segika.

Bertako landetxe zenbaitzuk eskaintza berezia egin dute asteburu horretarako eta informazio gehiago honako helbidean aurkituko duzue:

Ilbeltza.blogspot.com

Motiba zaitezte!

NOBELAegitaraua

 

 

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.