Denbora existitzen ez den gunean
harria azaltzen zaigu tinko eta gotor
espazioari erronka eginez,
eta harri honek espazioaren aldaketei
aurre egiten dio etengabe, sendo,
milimetro bakar bat ere ez atzera egin gabe.
Horregatik igotzen ditugu mendiak eta gailurrak,
horregatik besarkatzen ditugu harriak,
horregatik maite ditugu harri mardulak.
Ezagutzen dugu harri ama,
badakigu nolakoa den bere arnasa
eta entzuten ditugu haren taupadak.
Harriak lotzen gaitu gure planetari,
harriak nortasuna sortzen eta ematen,
harriak pizten eta bizi gaitu.
Eta gizakia sortu zenetik berarekin gaude,
bere azalera loturik, bere gorputzera itsatsirik.
Geroztik harriari atxikitzen gatzaio
denboraren iragankortasun ankerra gainditu asmoz.
Horregatik guk ere harriekin batera
arnasa hartzen dugu denboraren iragaitean,
gure izatea bera harrizkoa bihurtu nahirik.
Horregatik bere azala laztantzen dugu
errespetuz mendien sorbaldetara igotzean,
eta isilpean musukatzen ere bai
bere izaera inoiz ez dugula lortuko
ziurtatzen dugun bakoitzean.
Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?
uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.
uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.
Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.
Zeintzuk dira Komunitateko kideak?
Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?
Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.
Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.
Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.