Komunitatea

Joseba Mikel Ugalde

Hitzak biberoitik

Asteartea, 2015-01-20 | Joseba Mikel Ugalde
 

imageE-irakurtzeaz ari ginen. Paperezko liburuak (p-book) ez ziren aipatu ere egin. Halako batean, lagun batek zera esan zigun, "Txikitzen ari gara, ni bai behintzat. Ez dut pazientziarik liburu bat irakurtzeko, nahiago dut norbaitek irakurtzea, eta ni etzanda, begiak itxi eta entzuten egotea".

Bezperan, IF Interactive fiction, Uncreative writting, eta antzeko gaietaz zerbait irakurri nuenez, gintonika hartu eta kalera atera nintzen, erbesteko kaleen 'zuritasunean', ea haretaz ideia beltzik aurkitzen nituen.

Tragoaren eraginez, honako hau bururatu zitzaidan.

Mugikorretan mikroipuin-audioak. Nire lagunak biberoitik barneratzeko aproposak. Zerbait berria bidean zetorrela zirudien, nire barneko kidetxoak,

- Ni zain nago, ea berandu baino lehen, Inga Zoluderen lana euskarara itzulita, paperean noiz irakurtzen dudan- esan zuenean.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.