Komunitatea

Aritz Mutiozabal

Arantzak barrurantz... eta kanporantz

Ostirala, 2014-12-12 | Aritz Mutiozabal
 

AZALA_ARANTZAK BARRURANTZ .indd

 

Ez dizuet gezurrik esango. Ez dut liburua Azokan erosi, abendua hasiera orotan euskal kulturzaleoi sartzen zaigun durangitis horren eraginez. Ezta ohiko liburu dendan ere.  Xabier Mendiguren Elizegiren azken uzta, Arantzak barrurantz narrazio bilduma (Elkar), eskuetara iritsi zitzaidan, argitaletxeak promozioan gure erredakziora bidali zuelako. Haren narrazio liburu batzuk irakurriak nituen, dela Errautsen distira dela Bizitza homeopatikoak, gogoragarri zaizkidanak egun ere. Agian, horrexegatik epe laburrera begira irakurri beharrekoen (edo nahi nituenen) zerrendara atxiki nuen. Eta aurretik nituen liburu bata irakurri eta bestea erdizka utzi ondoren (liburutegiko mailegutza epea iraungi zitzaidalako), Mendigurenenari heldu diot azkenean.

Ez dizuet gezurrik esango. Bost narrazioz osatuta badago ere, hiru eta erdi irakurri ditudala aitortu behar dut; hau da, laugarrenarekin ari naiz une honetan. Bidaiatzea gustuko ez duen bidaiariarena, hil aurretik tentsio-sexual-ez ebatzia ebatzi nahian dabiltzan bi heldurena, Artola kinki antiheroiarena... eta, orain, Idoia psikologoaren traumari buruzkoa. Hain justu ere, laugarren narrazio horretan traumaren zergatia da hari gidaria: tortura, alegia. Atzoko Berria egunkarian Juan Luis Zabalak egileari eginiko elkarrizketa zabala zekarren, eta bertan datu eskandalagarri bat ematen zuen: "Batzuen kalkuluen arabera, azkeneko 50 urteotan 40.000 torturatu izan dira".

Ez dizuet gezurrik esango. Tortura hitza maiz, oso maiz, entzun dugu euskal gizartean, eta ez dakit ohiko bihurtu delako den ala zergatik, baina bere esanahia galdu egin du, axolagabetasunari bide emateko. Frogatu gabeko egitateak dira, "frogatzea ezinezkoa bihurtzen duen modu batean egiten delako tortura, nahita". Halaxe dio egileak elkarrizketan, eta Agurtzane Juanenaren kasua du aipagai. "Nik, zorionez, ez dut torturaren esperientzia sufritu behar izan, baina ez da erraza gai hori nola tratatu erabakitzea, arinkeriarik ez egiteko. Buruan neukan gaia, baina buelta asko eman nizkion ipuinari forma bat eta biribiltze bat asmatu nizkion arte".

Ez dizuet gezurrik esango. Liburua hartu eta laugarren narrazioa irakurtzen bukatzeko grinez nago. Arantzak kanporatzeko gogoz.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.