Komunitatea

Aritz Mutiozabal

Esnaera

Osteguna, 2015-01-22 | Aritz Mutiozabal

Esnaera

Ihintzak utzitako izara hezean esnatu da herria, baita haren arima ere, kanpai aharrausiekin aho-zabalka, kukurruku nagiz goiz-albaren begiak makar artean itzarri zain, gorputza oraindik hotz, pausoa oraindik baldar

kalerik kale lerrokatzen diren itsasargi txikiek jada ez dute funtzio garbirik oskorritik ezkutatzera doazen gautxorientzat, eta aurki itzalduko dituzte beren bihotzak deblauki amatatzeraino, sortaldetik datorrenari bide emateko

Gehiago irakurri

Céline eta Bukowskiren swinga

Ostirala, 2014-12-19 | Aritz Mutiozabal

charles1

Céline eta Bukowski daude/barran, berriketan. Elkarri entzungor/Tragoak, zigarroak arrapaladan. Irudikatzea librea da eta Jexuxmai Lopetegik bi idazle haien tankera hartu zien Zarauzko Euskalduna tabernan ikusi zituen bi laguni, Joe Henryren kontzertu batetik bueltan. Hori gutxi balitz, abesti bat idatzi zuen egun hura gogora ekarrita: Beste swing bat izenekoa, iaz argitara emandako Errekan gora diskoko bederatzigarrena.

“…Ene lehenengo emazteak –dio Bukowskik–/tragoa utziko nuela usten zuen gajoak./Baina non zuen burua!“/“Frantziako armada ez zen/alemana [...] Gehiago irakurri

Arantzak barrurantz... eta kanporantz

Ostirala, 2014-12-12 | Aritz Mutiozabal

AZALA_ARANTZAK BARRURANTZ .indd

 

Ez dizuet gezurrik esango. Ez dut liburua Azokan erosi, abendua hasiera orotan euskal kulturzaleoi sartzen zaigun durangitis horren eraginez. Ezta ohiko liburu dendan ere.  Xabier Mendiguren Elizegiren azken uzta, Arantzak barrurantz narrazio bilduma (Elkar), eskuetara iritsi zitzaidan, argitaletxeak promozioan gure erredakziora bidali zuelako. Haren narrazio liburu batzuk irakurriak nituen, dela Errautsen distira dela Bizitza homeopatikoak, gogoragarri zaizkidanak egun ere. Agian, horrexegatik epe laburrera begira irakurri beharrekoen (edo nahi [...] Gehiago irakurri

Bizikleta lapurtu didate!

Ostirala, 2014-12-05 | Aritz Mutiozabal

Durangoko Azokako ateak parez pare ireki dituztela baliatuz, haurrentzako kaleratu dudan Bizikleta lapurtu didate! liburua promozionatzeko baliatuko dut nire lehen ekarpena Hitzen Uberan Komuninatean. Ibaizabal argitaletxearen babesean ikusi du argia eta Maite Mutuberriaren ilustrazioekin jantzita dago. Besterik gabe, Urola Kostako Hitzako lankideek egindako elkarrizketa eta bideoa estekatzen dizkizuet, liburuaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzue. Tira, norbaitek azalpen gehiago nahi baditu, bihar Durangon izango naiz...

ARITZ_MUTIOZABAL

Argazkia: Amaia Ventas/Urola Kostako [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.