Komunitatea

Aritz Mutiozabal

Céline eta Bukowskiren swinga

Ostirala, 2014-12-19 | Aritz Mutiozabal
 

charles1

Céline eta Bukowski daude/barran, berriketan. Elkarri entzungor/Tragoak, zigarroak arrapaladan. Irudikatzea librea da eta Jexuxmai Lopetegik bi idazle haien tankera hartu zien Zarauzko Euskalduna tabernan ikusi zituen bi laguni, Joe Henryren kontzertu batetik bueltan. Hori gutxi balitz, abesti bat idatzi zuen egun hura gogora ekarrita: Beste swing bat izenekoa, iaz argitara emandako Errekan gora diskoko bederatzigarrena.

“…Ene lehenengo emazteak –dio Bukowskik–/tragoa utziko nuela usten zuen gajoak./Baina non zuen burua!“/“Frantziako armada ez zen/alemana baino askoz hobea/frenteko giza haragi kontuetan”… (Celinek)/Eta Kale Nagusitik honantz/(kontrabaxua dun-dun, tzatzaka eta jazbana)/Céline eta Bukowski oker-oker eginda/birao eta mekaguenka./Non da taxi parada galdezka.

Zendu baino pixka bat lehenago, Pulp eleberri aski ezaguna argitaratu zuen Bukowskik. Polizia eleberrigintza klasikoaren parodia modukoa egitera ausartu zen bertan, aski surrealista, Nicky Belane detektibe malapartatua pertsonaia nagusi bihurturik. Hain justu ere, Céline izan zuen buruan idazle estatubatuarrak bere detektibea itxuratzeko orduan. Omenaldi xume bat izan zela esan daiteke, duela urte batzuetako pasadizo batetik abiatzen dena nonbait.

Antza denez, Bukowskik Célinen Gauaren muturrerainoko bidaia eleberria eskuratu zuen eta gau guztia pasatu zuen itzarri, liburua irakurtzen, ardoa edaten eta Ritz gaileta gazituak jaten. Orrietan bete-betean murgilduta eta barrez algaraka, egunsentira arte. Orduko haren emaztea gelara sartu zenean, erabat asaldatuta topatu zuen, eta ea zer arraio gertatzen zitzaion galdetu zion. Munduko idazlerik onena irakurri zuela erantzun zion guztiz konbentzituta. "Uste nuen zu zinela idazlerik onena", emazteak harrituta. "Orain bigarrena naiz, laztana", Bukowskik.

Idazle estatubatuarrak gerora ere aitortuko zuen gertakari bitxia hura: "Ikusi egin behar ninduzun. Ezin nintzen mugitu ere egin. Hori da idazle on batek eragin diezazukeena. Kasik hil egin zaitzake. Tira, idazle txar batek ere garbitu zaitzake". Zalantzarik gabe, horrek guztiak beste swing bat merezi du Jexuxmai, ezta?


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.