Komunitatea

Edu Zelaieta Anta

Autoezagutza

Asteartea, 2015-02-24 | Edu Zelaieta Anta
 

Oso gauza arraroak egiten hasi da gaur goizean bost urteko semea, hura eta biok gosaria hartzen ari ginela etxeko sukaldean. Halako batean esan dit, azken bi-hiru urteotan lehen aldiz, eztirik ez zuela nahi ogian. Ondoren, gustatu bai baina hartzea pixka bat kostatzen zaion laranja zuku gehiago eskatu dit, berea amaitutakoan. Txundigarria iruditu zait. Jokaera ezohiko horiek ikusita, urduri ote dagoen galdetu diot; izan ere, gaur Bilbora egin behar dute txangoa eskolarekin, eta arratsaldera arte ez dira Gasteizera itzuliko. Ez dira inoiz hain urrun –eta hain luze– joan halako eskola irteera batean.

“Ez nago urduri, Aitatxo” erantzun dit. Eta egia esan, itxuraz ez zuen urduri edota artega ematen. Hala ere, bistan denez, Bilbo izeneko leku urrun horretara joateak urduri dauka, ohiko errutina seguru-aspergarritik kanpo. Hark urduritasun zantzurik ere ez identifikatzeak harritu nau une batez. Geroxeago, baina, mekanismoaren konplexua ulertu uste dut: oraindik ez da gauza kanpoko gertaerak eta barruko mundua harremanetan jartzeko, kanpokoak nola eragiten digun barruan ikusteko.

Xuxenek marratxorik gabe onartu nahi ez didan autoezagutza hitza etorri zait gogora: bizi garen bitarte ezagutzan sakontzeko aukera dugu, bereziki nork bere buruaren inguruko jakintzan. Alderdi horretatik, ezagutza mota guztiek denbora eskatzen dute, benetako ezagutza izatera helduko badira. Denbora eta gogoeta. Autoezagutzak ere bi baldintza horiek bete behar dituelakoan nago, fruitu emankorrik emango badu. Alabaina, –jainkoen apeta hutsa ote?– ez dakigu barrena begiratzen, eta sarri ez dakigu zer komeni zaigun eta zer ez, zerk egiten digun on eta zerk ez. Paradoxa handia da, gero: oinarrian dugu, barru-barruan, eta ez ezagutzen.

Zenbait aldiz gertatzen da besteek aise eta erraz ikusten duten hori ez duela norberak ikusten; denek ikusten dute ikusi beharrekoa ikusi beharko lukeen pertsonak izan ezik. Oraintsuko paradoxaren mataza berean gabiltza, ironiarekin lardaskan eta jolasean. Hala ari omen dira zenbaitzuk euskararen herri ahul eta zatikatu honetan, JosAnton Artze poetari irakurri bezala, herria askatu nahian euren barrena askatu gabe. Ezagutu gabe.

Xuxenek onartu nahi ez didan Delfoseko tenpluan idatzi zuten aspaldi zaharreko greziarrek “ezagutu heure burua” aforismoa. Hartara, bide luzea eta gogoetatsua opa diot seme maiteari, ezagutza guztien oinarrian hark bere buruarena aurki dezan esperantzaz. Bitartean, biharamuneko gosarian egin duen legez, eska dezala lasai ezti gehiago eta laranja zuku gutxiago.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.