Komunitatea

Edu Zelaieta Anta

W. eta E.

Larunbata, 2014-12-13 | Edu Zelaieta Anta
 

W. eta E.

W. eta E. anaia-arrebak dira. Urte batzuk zeramatzaten elkar ikusi gabe; ez fisikoki, ez birtualki. Duela gutxi berriro elkartzeko aukera izan dute, hemen, Euskal Herrian. 1998an ezagutu genituen guk W. eta E., Hondurasen, Mitch urakan bortitzaren aurretik. Haien familiako beste kide batzuk ere ezagutu genituen, hala nola Isabel izeneko gizon garai bat, bertako parajetan barrena gidari lanak egin zizkiguna.

Hondurasen egondako beste lagun batzuk tarteko, Lautadako herri batean egin dugu enkontrua. E.-rekin berbetan hasi orduko zera esan dit: “Ez dakizue zer duzuen hemen, guk egunero sufritu behar dugun indarkeriaren aldean. Izugarria da hango egoera, ez du zerikusirik zuek ikusi zenutenarekin: bizia eta heriotza oso merke eros daitezke orain Hondurasen.” Jende xehea beldurrez bizi dela dio. Askok eta askok kanpora jo dutela, gero eta nabariagoa den segurtasunik eza dela eta. Hementxe nahi duela geratu aitortu digu, hura ez dela bizileku. Eta barkamena eskatu du, maite duen sorterriaren kontrako hitzik erabili baldin badu.

Hondurasen egon ginen uda hartan, besteak beste, kafearen prozesua ezagutzeko aukera izan genuen. Gogoan dut nola harritu ginen hango kafea ikustean, ukitzean eta usaintzean. Kafea baino gehiago lurra zirudiela esaten genuen; izan ere, lurraren kolorea, ukimena eta usaina zuen. Zalantza batek asaldatu gintuen orduan, bertatik bertara egiten ari ginen aurkikuntzaren argitan: hura benetako kafea bazen –eta horretaz ez zegoen duda izpirik ere–, zer ote zen guk ordura arte ezagututakoa?

W.-k urte batzuk egin ditu gure artean; ia urtebete joan da harekin egon ginen azken alditik. Erresidentzia-baimena lortua du aspalditxotik, hainbat ahaleginen eta gorabeheraren ostean. Hemen dagoenetik kaferik hartu ote duen galdetu diot nik, jakin-minez. “Bai, bakarra”, erantzun du. Ez omen da kafea guk hemen edaten duguna: ez du kafearen kolorerik, kafearekin ukimenik, kafearen usainik. “resaca” hitza erabili du gure kafea deskribatzeko. Barre egin dute anai-arrebek hemengo denda batean ikusi dutenean badutela 2500 metrotan landutako Erdialdeko Amerikako kafea: “1700-1800tik gora nekez lor daiteke kaferik gure inguruan”.

Tamalez, hemengo kafearen mingotsa dastatu beharko du E.-k laster: turistaren bisatua agortuko zaio hurrengo astean eta, beraz, hortik aurrera ilegal egongo da. Barkamena eskatu du bigarrenez: “Nik ez dut nire bizitza osoan ezer ilegalik egin. Nolanahi ere, aukeran, nahiago dut hemen arazoak izan han baino”.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.