Komunitatea

Edu Zelaieta Anta

Zibak

Osteguna, 2015-08-06 | Edu Zelaieta Anta
 

 

Modan jarri dira zibak berriro. Batez ere haurrak inguruan dituzuenok ondo konturatuta egongo zarete honezkero, eskoletan, parkeetan edota kalean bertan. Neuk ikusitakoaren arabera esango nuke azken urte hauetako moda indartsuenetako bat izan dela haurren artean, indartsuena izan ez bada. Modarekin batera, ohi denez, modu berri batzuk ere iritsi dira, baita zenbait berba ere.

Umeei sinestea kostatzen zaien arren, ziba dantzarazteko gure dorpezia ikusita, gu ere aritu ginen jolas berean. Hala ere, gaurko zibak eta lehengo zibak ez dira berdinak: lehengo ziba egurrezko mardulen aldean, oraingo zibak hutsik daude barrutik, plastikozkoak, zeramikazkoak edota metalezkoak izan daitezke eta, berritasun distiratsuena, horietako batzuek punta roller delakoa dute, birakaria. Izan ere, oraingo zibek errodamenduak bide dituzte; horiei esker, askoz ere errazago egiten dute dantza, eta hainbat trikimailu ikusgarri egiteko aukera dago: armiarma, txakurra, bumerana, momia, karrusela…

Modan jarri dira zibak berriro. Guraso harrapatu nau olde berriak, ez ume. Ziben mugimendua imitatuz, urteen jira-biran ikusi dugu geure burua gutako askok. Hala, ez dugu oso ondo ulertzen zergatik ez dakigun egiten txikitan (hain ondo) egiten genekien hura: hainbat aldiz saiatuagatik ere, ez dugu zibak dantza egiterik lortzen. Adinak trakestu gaitu, nonbait. Ez du gupida handirik erakutsi belaunaldi-aldaketak.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.