Komunitatea

Erisentxokoilunetik

Gelditzen dena

Astelehena, 2015-01-19 | Erisentxokoilunetik

Margerit Duras-1

 

Jadanik zaila egiten zait
atrezzoa dena
(eta ez dena) desberdintzea
eszenatokian jartzen dudana
eta benetan naizena
ez dakit aktore ona izatea den
agian ikusle txarra edo galdutako zuzendaria
biluztu ondoren zer den gelditzen dena

Takoiak

Larunbata, 2014-12-20 | Erisentxokoilunetik

Takoi-kon

Zapatilak jantzita nituelakoan

bapatean ohartu naiz takoidun zapatak zirela

hamar zentimetrotik gorako takoidun zapata gorriak

punta dirdira egiten zutenak

nire oinentzat txikiegiak zirenak

 

harrituta ikusi dut takoidun zapata gorriekin eroso nitzela

asfaltotik korrika ere egin nezakeela

adokin zaharretako kaleetaik barrena

mendiko bidetxiorretatik erraz

 

oinusten saiatu naiz

baina takoidun zapatekin erosoago nintzen

eta haiekin gelditzea erabaki dut

 

erabaki errezegia dela esango luke batek

froga egin dezala

takoidun zapata gorriak jantzi ditzala

erantzunaren zain geldituko naiz

nire takoidun zapata gorrien gainean

 

takoidun zapatetan erosoegi sentitu dut nire burua

nire mundua

eta bertigo [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.