Komunitatea

Hasier Rekondo

Auto-kulturgintzaren tripakiak

Astelehena, 2015-03-16 | Hasier Rekondo

Edorta Jimenezek behin esan zidan euskal kulturan agerikoa ez dela beti sinetsi nahi dugunaren isla. Euskal sortzaile autonomoak askotan ozta-ozta bizi dira, politikari edo funtzionarioen kastek bizi duten paradisu idealizatutik baztertuta erabat. Euskal literaturan, esaterako, inor gutxi bizi da idaztetik zuzenean, eta idazleek bereak eta bi jasan behar dituzte duintasunez eta independentziaz bizimoduari etekinik atera ahal izateko. Azken urteotako politika neoliberalek bultzatutako diru laguntzen murrizketek areagotu egin dute bere kabuz kulturgintzan dihardutenen segurtasunik gabeko egoera gorabeheratsua. Fermin Etxegoienek (Oñati, 1966) [...] Gehiago irakurri

Txolarre morfina-zalea

Osteguna, 2015-03-12 | Hasier Rekondo

Tristura aberasgarri gerta dakiguke, banketxean lanean ari den  urdangari legez, harreman oro ihes egiteko trenbide terapeutikoa da.

Ez naiz emakume gazte lerdena,

ez naiz homosexuala,

ez naiz alkoholikoa,

ez naiz heteroxesuala,

ez naiz funtzionario drogazalea,

ez naiz  Byron Mesolingiko odol ustelduan...

Txolarre morfina-zalea besterik ez naiz.

mesolongi_9

 

Existentzia paraleloak

Ostirala, 2015-01-23 | Hasier Rekondo

Bipolarraok

Egiten ditugun eta egiten ez ditugun gauzez ari natzaizu. Inoiz egingo ez ditugunak, alegia. Bi errealitate maila ezberdinez ari natzaizu deus gutxi ulertu ez arren. Gertatzen ari diren esperientzien errealitatea eta inoiz gertatu edota gertatuko ez direnak (zurekin oporrak Kroazian pasatzea, esaterako). Inoiz ez da gertatu eta ez luke gertatu behar baina bigarren maila hori existitu existitzen da. Sinets iezadazu, arren. Egia baita. Inoiz ez baikara Kroazian egon lehen ispiluaren alde [...] Gehiago irakurri

Espirituak ez du non finkatzerik

Asteazkena, 2015-01-21 | Hasier Rekondo

Odolki baten antzera egokitzen zaio espiritua gorputz ahul honi. Ez didazue sinetsiko, bost axola niri. Hain gustura nago Ivry-ko nire gelaxka honetan, izkiriatzen. Zuon itzal zantzuak entzun ditzaket, arerio eta herio zarete niretzako. Erdeinuz begiratzen dut gorputz haratustel hau. Orduak besterik ez zaizkit geratzen, ondotxo dakit. Herriratze nekezaren zain, ez dut unerik pausatuko etorkizun australean.

Antonin Artaud, Ivry Hoteleko poeta malapartatua.

Artaud1

Grisez tindatutako mihisea

Astelehena, 2015-01-19 | Hasier Rekondo

Ez dira gurean oso ohikoak iragan mendeko 50eko hamarkadaren gaineko literatur lanak, ez frankismoak sortutako gerrak eragindakoak adina bederen. Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947) estilo xumez eta gardenez eman du Zuri-beltzeko argazkiak bere azken liburuan (Pamiela, 2014) belaunaldi oso bat grisez tindatu zuen hamarkadaren nondik norakoa. Arrazoia izan eta galtzaile suertatu zirenen kronika izan nahi du liburuak. “Galtzailearen lotsa, agian, beldurra, noski, hilketa izugarri baten ondoren bizirik atera denaren beldur aipaezina, ametsetan azaltzen diren horietakoa”.

Oroimen pertsonalak kazetariaren hoztasunaz eta [...] Gehiago irakurri

Egiak min ematen du, Mary Woodson gogoan

Ostirala, 2015-01-16 | Hasier Rekondo

Mary Woodson-ek ez zuen egia jasan. 1974ko urriaren 18ko gauerdian, puntu-puntuan irakiten jarritako artabirrinak jaurti zituen Al Green amorante eta soul kantari ospetsuaren bizkarrean behera. Erredura larriak eragin zizkion.  Kristau bihurtzeko seinaletzat hartu zuen Love and Hapiness kantuaren sortzaileak. Fedea berreskuratzeko detonadorea, Woodsonen ezkontza eskakizunari Greenek gaztigatutako ukazioak eragin omen zuen. Soul kantari errebeldeena Menphiseko bere luxuzko etxeko bainugelan zegoen, bere bigarren amorantearen oherako bidean. Artabirrinok ez zizkioten plater hotzean zerbitzatu gau madarikatu hartan.  “Grits” delakoak oso gustukoak dituzte Estatu Batuetako hegoaldeko zenbait estatutan,  afro-amerikarren artean batez ere. Zenbaitzuen ustez, esklabutzaren [...] Gehiago irakurri

Armiarma paranoikoa

Astelehena, 2015-01-12 | Hasier Rekondo

Charliera heltzen

 

Barne-eztandetan galduta, noraezean,

Nocilla Experience irakurri ezinik.

Musika lerdenetan begiak so,

erdeinuzko garrasi okagarriak.

Poeta batek

hitzak merezi behar direla ziurtatu du, bizitzak merezi diren gisa.

Zuk ez dituzu merezi.

Gehiengo absolutuaren kontraesan moralen gaineko

eskuizkribuan egia ageri da.

Idazle iraultzaileak eskurik hotzena luzatu dizu, labain paranoikoa hartu duzu zure baitan.

 

 

Pistolaren mintzoa

Asteazkena, 2014-12-31 | Hasier Rekondo

"Miseria bategatik 40 urtez lan egin ondoren jubilatuko zaren ez jakitea indarkeria da, Estatuaren bonoak, lapurtutako pentsioak, burtsaren iruzurra biolentzia da…” Savvas Metoikidi langile greziarraren hitzak dira, bere buruaz beste egin baino lehen esandakoak. Gogoan dut  80. hamarkadaren amaieran  M-ak taldeak, Barkatu ama disko gogoangarrian, destainaz abestutako Pistolaren mintzoa hartan zioena. Mantra baten gisara darabilgu egunotan: "Hitzak soberan daude, pistolak mintza bitez". Hain erraza balitz. Savvas Metoikidi-ren mintzoa azkena ez balitz.

Abangoardiako emakumeen urtea

Asteartea, 2014-12-30 | Hasier Rekondo

2014ko urtean literatur uzta ezin oparoagoa bildu da, abangoardiako ustekabez betea suertatu zaigu literatur zaleoi. Lan nekezak izango dituzte Euskadi Sariko epaimahaikideek Literatura Saria erabakitzeko.

2001-12-31 23.00.00-53

'Erraiak'

Egilea: Danele Sarriugarte.

Argitaletxea: Elkar.

Ezbairik gabe, urteko eztanda literarioa, formaz eta edukiz. Egilearen lehena izanik, nobela anplifikatu honek duen arazo bakarra atzetik letorkeen [...] Gehiago irakurri

Giza-sakrifizioak

Astelehena, 2014-12-22 | Hasier Rekondo

CIMG0281

Giza-sakrifizioak ulergaitz zaizkigulako

egiten dugu geure buruaz beste.

Jainko baten gisara

berresaten ditugu marmar talmudikoak,

ipuin-kontalariek

akronimoak ahozkatuz esango lituzketen epopeiak gustuko ditugu.

Giza-sakrifiziorik gabe ezingo genuke errealitate paralelorik bizi.

Orainaren aldarea eskaintzea besterik ez...

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.