Komunitatea

Hasier Rekondo

Meditazioa versus alkohola

Astelehena, 2015-07-27 | Hasier Rekondo

Arrazoiaren ametsak tatuaia anarkikoak sortzen ditu:

gizalegez jokatzea zer den jakingo bagenu, apika.

Berdin litzaidakeen, une hartan, zure iruzkingile xume izan.

Arrakastaren txanpon herdoildua izan nahi nuen.

Aluko ile mataza apaindu nahi nizun, besterik ez.

Film porno batean sorbaldaz bakarrik ikusi daitekeen atrezzoko figura bilakatu nahi nuen.

Baina, dirudienez, ez da posible izango…

Kresalaren zama garraiatzeko gai naizen

galdetu beharko diot aurpegia kiskaltzen nauen infinituari.

Meditazioak eta alkoholak xede bera baitute:

Biek ala biek nahi dute egoaren suntsipena.

2001-12-31 23.00.00-77

Kristaldegiko marihuana

Asteazkena, 2015-07-08 | Hasier Rekondo

Kristaldegiko kideen arteko konfiantza urratu egin da.

BEZ, PFEZ, OHG akronimoei esker, bazkari polifonikoak

eraiki ohi dituzte bion artean.

Emaztearen etxean bahituko du loak bata, furgonetan prestatzen du askaria besteak.

Ez zaie nahikoa izango marihuanaz puztutako faktura irenstearekin.

Ez diote beldur etorkizun latzari, hauts-presentearen kristalaren haginkadak aztoratzen ditu.

Jada ez dira gazteak, gogoaren bazterrik aseptikoenak egunero errepikatzen baitie lelo bera.

Belar horiztatua zoroen gisara murtxikatzearekin nahikoa balitz.

CIMG0264

Joan-etorriaren isla gardena

Osteguna, 2015-06-25 | Hasier Rekondo

Gerardo Markuletak (Oñati, Gipuzkoa, 1963) bonsaiak inarrosten diren gisara ehuntzen ditu poemak, klasizismoaren eta gardentasun lirikoaren gorazarrez. Haren azken poemario honetan, Denbora bere lekura (Erein, 2015) emeki umotutako poesia berantiarraren harribitxiak laga dizkigu. Poema-bonsai taxugile lan horretan minimalismoaren eta argitasunaren moldeak ditu nahiago Markuletak. Hala nola denbora bere lekura alkimista baten gisa kristalizatu nahian, horrela diosku Argazki albuma poeman: «Bizi unea/ unea oroitzeko./ Oroit uneak./ Hala egin genuen,/ horixe dugu gaur».

markuleta

Orain [...] Gehiago irakurri

Hitzek salbatzen gaituztenean

Asteazkena, 2015-06-17 | Hasier Rekondo

Azken aldian, puri-purian dabiltza euskal literaturan genero beltzaren adar ezberdinei heldu nahi dieten joerak. Orain arte aski ez jorratutako Euskal Herriko testuinguru post-industrialean kokatutako nobelak izan ohi dira. Xabier eta Martin Etxeberria anaia zarauztarrek lau eskutara idatzitako Gizon gogorraren sekretua (Elkar, 2015) lanak esaterako argitaletxe honetan bertan berriki kaleratutako Iñaki Irasizabalen Aita gurea ekarri dit gogora. Izan ere, osagaiak nahiko antzekoak dira, “ven y cuéntalo” hartatik urrun oso: grisez tindatutako gainbehera industrialeko gatazka sozialak, bilbatze narratibo ezberdinak, erredentzioaren bila dabiltzan [...] Gehiago irakurri

Malabar Hill

Osteguna, 2015-05-28 | Hasier Rekondo

Malabar Hill-en eman zenuen arrats hartara itzuli zara. Montzoiak ez dizu bakerik ematen. Ume-begiak dituzten prostitutek apar lizunak bidaltzen dizkizute yoga ikasle bailiren.

Harri zahar bati darion izerdia legez, hezetasun hezurtua hauteman dezakezu.

Oro konputa ezina da. Bizitza ez da zurea gehiago.

Behia

Porrotak zizelkatutako garaipen ametsa

Asteazkena, 2015-05-27 | Hasier Rekondo

Mikel Antzaren (Donostia, 1961) ibilbide literarioak antzerkiaren eta narrazioaren itsaso “arrazionalagoak” zeharkatu ditu orain arte. Argitaratutako lehen poemario honetan, Ametsak ere zain (Susa, 2015), ibilbide politiko zein existentzialaren gaineko ahots lazgarri bezain barnerakoiak uztartu nahi izan ditu, ametsaren molde “irrazionalagoa” zizelkatuz. Joseba Sarrionandiaren hitzaurrean bertan ematen zaigu kontraesankorra ere gertatu litekeen askatasun egarri baten berri, “askatasuna kanpotik helduko litzatekeen zerbait ez dela eta kartzelan bilatzen du presoak, non eta azken txokoan, norberaren baitan, eta lagunengan”.

Norberaren baitako hori iruditu zait Antzaren [...] Gehiago irakurri

Nobelaren trokelgintza

Igandea, 2015-05-10 | Hasier Rekondo

Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969) soka luzea du nobela beltzaren eta erretratu sozialaren arteko mugan aurkitzen diren euskarazko best seller-ak ekoizteko. Bada, urliarentzat bere literaturaren oparotasuna (kasik nobela bat argitaratzen baitu urtero azkenaldi honetan) irakurterrazaren eremu gaitzesgarrian kokatzen da; sandiarentzat, berriz, eleberri irakurterrazak idazteak izugarrizko balioa ematen dio haren lanari, best seller-en premia larria duen euskal literaturaren egoeraz jabetuta bederen. Argitaratutako lanen kopurua ikusita, haren argitaletxeak bigarren aukera honen alde jokatu du argi eta garbi. Azkenaldian kritikoei bustitzea eskatu izan zaigun [...] Gehiago irakurri

Galderak, paradoxak, poliedroak

Igandea, 2015-04-26 | Hasier Rekondo

T.S. Eliot poeta ingelesak honela zioskun: «Inongo bertsorik ez da aske lan txukuna egin nahi duen gizonetik». Eric Dicharryren (Baiona, 1969) asmoa ez da lan txukuna egitea, inondik inora, eta zalantzak agertzen ditu formatu anitzeko hipertestu heterodoxo honetan bere burua benetan askea den galdetzean. Izan ere, After Banksy (Maiatz, 2014) liburu poliedrikoak galdera askatzaileak ditu ardatz. Idazlea bera, apika testu bilatzailea idazlea baino gehiago, askatu nahi du: idatziz, linkatuz, diseinatuz, hausnartuz; poesia publizitarioaren zein politikoaren bide ibiliak ibiliz. Baina Dicharry [...] Gehiago irakurri

Zin dagizut

Ostirala, 2015-03-20 | Hasier Rekondo

Zin dagizut ez natzaizula inoiz akaberaz mintzatuko,

zin dagizut ez dudala inoiz deserriko biderik hartuko,

zin dagizut ez dudala inoiz pentsamenduen aurka arrats eternalik azpiratuko,

zin dagizut ez dudala inoiz Shakespeareren sonetorik ahoskatuko Pessoarik irakurri gabe,

zin dagizut edozein eguzki eklipse komertzialpean aurkitu nazakezula garairik berantiarrean,

zin dagizut ez dizudala inoiz seme-alabarik izan beharraz berbarik egingo,

zin dagizut nire zinik behinenek akabera bera ondorioztatuko dutela.

 

sonnet-30

 

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.