Komunitatea

Iban Laka

Betikara

Asteazkena, 2018-02-28 | Iban Laka
 

Horma horrek poliki-poliki aldentzen nau

harriz harri iraindu

 

ez dudalako denborarik itsasoraino jaisteko

eta bere zorigaiztoko poz karrankarria entzun

ez dudalako denborarik atsekabeak biltzeko

zeru zulatzailea den pinu haren azpian

ez dudalako denborarik haizeari aurpegia emateko

eta arima zein birikak zinez egurastu

 

begiak ixtera noa eta belarriak hormatzera

eta beste itsaso bat nire sareetan isuri

eta ametsezko pinu bat zutitu

eta arrastaka eramango nauen haizea sortu

azpikeria eta makinetatik urrun

ordutegi eta gogaikarriengandik urrun

 

baina etxe barruan porrota

asmatzen dudan itsaso honek ez nau bustitzen

ez dauka lurrinik zutitzen dudan zuhaitzak

eta nire ordezko urakanak

ez du balio ezta gorroto lehorrak ekortzeko

 

orduan nire ingurura itzultzen naiz

arratsaldea berriro entzun eta dunbotsa

berriro horma begiratu harriz harri

eta aieru erabakiorrera heldu

eraitsi beharko dut

itsasoa, pinua, haizea

konkistatzen joateko.

 

Mario Benedetti

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.