Iraganeko pausoak entzuten ditut artean
desioa eta ni hain arinak ginenean
gauza eder eta baita entzundako zein inkarioaren atzetik ibiltzeko ere
o, atletak bezalakoak ginen
eta ahaztezina ere ahazten genuen
iraganeko pausoak bakarrik gelditzen ziren
bihotzaren mezulari batek deitzen zuenean
eztarriko kexa edo otoitz batekin
gelditzen ziren labaintzen zirelako
bide-zoruan edo baldosa grisetan
eta batik bat negarraren hezetasunean
iraganeko pausoak bidetik atera ziren
agindu guztietatik nahita besteratu
ez dakit nondik dabiltzan/ zer gainbeheran
instalatu ziren edo instalatu nahi diren
metodoz eta tentuz sortzeko
etorkizuneko pauso misteriotsuak.
Mario Benedetti