Gorputz bakoitzak du
bere harmonia eta
bere harmonia falta
kasu batzuetan
harmonien batura
izan daiteke kasik
melenga
beste batzuetan
harmonia falten multzoak
edertasuna baino hobea den zerbait
sortzen du.
Mario Benedetti
Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?
uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.
uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.
Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.
Zeintzuk dira Komunitateko kideak?
Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?
Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.
Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.
Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.