Komunitatea

Iban Laka

Begi lehorrak

Astelehena, 2018-09-24 | Iban Laka

Tristeena begi lehorren negarra da

oroimen edo oroimenik gabe negar egiten dena

eztarriarekin/ garezurrarekin

edo nor bere baitan biltzearen bandak

 

borroka eroengatik negar egiten nuen lehen

odol zein ausardia elezaharrekin

dardarez zauritutako paisaiagatik

zerura begiratzeaz nekatuta zeudenengatik

 

baina lehortu ziren begiak/ argi

lehortu ziren esna/ alderrai

ez dakite zer begiratu zer onartu

begi liluratu/hauskara

 

horregatik negar lehorra harresi

erdeinu guztiek jo

eta norbera bizi xerka/ xerka

malko gaziak irensten.  

 

Mario Benedetti

 

 

Intimitatea

Asteartea, 2018-09-18 | Iban Laka

Amets elkarrekin

elkarrekin esna

denborak egin edo desegin

bizkitartean

 

ez dio axola zure ametsak

ezta nire ametsak ere

traketsak gara

edo zuhurregiak

 

pentsatzen dugu ez dela erortzen

kaio hori

uste dugu betiko dela

arao hau

gurea dela borroka

ez beste inorena

 

elkarrekin bizi gara

erori elkarrekin

baina hondamen hori

txantxa bat da

xehetasun bat haizealdi bat

aztarna bat

irekitzea edo ixtea

paradisua

 

jada gure intimitatea

hain da handia

non heriotzak ezkutatzen duen

bere hustasunean

 

kontatzea nahi dut

isiltzen duzun dolua

 

nire aldetik eskaintzen dizut

nire azken konfidantza

 

bakarrik zaude

bakarrik nago

baina batzuetan

bakarkadea izaten ahal da

gar bat.

Mario Benedetti

 

Haize eta itsaso

Astelehena, 2018-09-10 | Iban Laka

Haizeak proposamenak hurbiltzen ditu

lehengoak baino hobeak

eta ez dira galderak

hutsal edo lizunak

baina itsasoak erantzunak ditu

bat-batean inprobisatuak

eta elkarrizketa hain da bortitza

non ezingo dudan atseden hartu

itsasoa baretzen ez den bitartean

haizea eteten ez den bitartean.

 

Mario Benedetti

Laztanen gaineko txostena

Asteartea, 2018-07-17 | Iban Laka

1

Laztana hizkuntza bat da

eta zure laztanek hitz egingo balidate

nola nahi isiltzea

2

Laztana ez da

beste laztan urrun baten kopia

bertsio berria da

ia beti ondua

3

Azalaren jaia

laztana iraun bitartean

eta urrundu ahala

lizunkeria babesgabea

4

Ametsen laztanak

mirari eta xarma

akats bakarra

ukimen falta

5

Abentura eta enigma bezala

laztan hasiera

laztan bihurtu aitzinera

6

Argi dago onena

ez dela laztana bera

bere jarraiera baizik.

Mario Benedetti

Oraindik

Asteazkena, 2018-07-11 | Iban Laka

Ezin sinetsi oraino

heltzen ari zara nire ondora

eta gaua ahurtara

izar eta bozkario

 

ukitu dastatu aditu eta ikusi

zure aurpegia zure pauso luze

zure eskuak eta halere

oraino ezin sinetsi

 

zure itzulerak

nirekin eta zurekin estua lotura

aierua esaera

zalantzak kantuak.

 

ez zaitu inoiz inork ordezkatzen

eta gauza xumeenak

bihurtzen dira nahitaezkoak

zu ari zarelako etxera ailegatzen.

 

halere oraino

nire zorte onaz zalantzati

zu nire ortzi

ametsa irudiko

 

baina bazatoz eta argi dago

bazatoz zure begiradarekin

eta zure etorrerarekin

etorkizuna magiko

 

eta nahiz eta beti ez izan aditzaile egoki

nire erru eta porrotetan

badakit ordea zure besoetan

munduari nola eutsi

 

eta musukatzen badut  kemenik

eta zure ezpainen misteriorik

ez [...] Gehiago irakurri

Ilargi izoztua

Asteartea, 2018-07-03 | Iban Laka

Bakardade honekin

azpikaria

lasaia

 

bakardade honekin

aje sakratuena

ulu urrunena

isiltasun itzelarena

bide-zoru oroitzapenena

ilargi izoztuarena

besteentzako gauarena

begi biziki irekiena

 

bakardade honekin

erabilgaitza

hutsa

 

batzuetan ahal da

ulertu

maitasuna.

 

Mario Benedetti

Mass media

Asteartea, 2018-05-29 | Iban Laka

Hedabideetatik

hain kodifikatuta dagoen mundu honetan

internet eta beste nabigazioekin

nik oraindik nahiago

artisau-musu zaharra

betidanik hainbeste komunikatzen duena.  

 

Mario Benedetti

 

Itsasorako botila

Asteazkena, 2018-03-28 | Iban Laka

Itsasorako nire botilan sei bertso hauek jartzen ditut isileko asmoarekin

egunen batean hondartza ia bakarti batera hel

eta ume batek aurki eta estalkia kentzea

eta bertsoak atera beharrean

harri-koskorrak eta laguntzak

alertak eta barraskiloak ateratzea.

 

Mario Benedetti

Denborarik gabeko astia

Ostirala, 2018-03-09 | Iban Laka

Denbora behar dut

denbora hori

beste batzuek alde batera utzitakoa

sobera edo ez dakitelako jada zer egin berarekin

denbora

zuri

gorri

orlegi

gaztainkara eta guzti

koloreak ez dit axola

 

denbora xumea

ireki ezin dudana

eta itxi

atea bailitzan

denbora begiratzeko

zuhaitz bat, argiontzi bat

atsedenaren ahotik ibiltzeko

pentsatzeko gaur negua da eta zeinen ondo

pixkat hiltzeko

eta berehala jaiotzeko

giltza asmatzeko

giltza emateko

denbora behar

nahikoa denbora

bizitzan ordu batzuk plisti-plasta aritzeko

zergatik nagoen triste aztertzeko

nire hezurdura zaharrera ohitzeko

 

denbora ezkutatzeko

oilar baten kantuan

eta berriro agertzeko

irrintzi batean

egunean egoteko

gauean egoteko

arreta eta erlojurik gabeko denbora

 

behar esan eta aski da

behar izan alegia

esan dezagun gabezia

denborarik gabeko astia.

Gehiago irakurri

Betikara

Asteazkena, 2018-02-28 | Iban Laka

Horma horrek poliki-poliki aldentzen nau

harriz harri iraindu

 

ez dudalako denborarik itsasoraino jaisteko

eta bere zorigaiztoko poz karrankarria entzun

ez dudalako denborarik atsekabeak biltzeko

zeru zulatzailea den pinu haren azpian

ez dudalako denborarik haizeari aurpegia emateko

eta arima zein birikak zinez egurastu

 

begiak ixtera noa eta belarriak hormatzera

eta beste itsaso bat nire sareetan isuri

eta ametsezko pinu bat zutitu

eta arrastaka eramango nauen haizea sortu

azpikeria eta makinetatik urrun

ordutegi eta gogaikarriengandik urrun

 

baina etxe barruan porrota

asmatzen dudan itsaso honek ez nau bustitzen

ez dauka lurrinik zutitzen dudan zuhaitzak

eta nire ordezko urakanak

ez du balio [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.