Komunitatea

Iban Laka

Itsasoaren isiltasuna

Ostirala, 2018-02-23 | Iban Laka

Itsasoaren isiltasuna

amaigabeko judizio orro

txanbil bat baino bilduago

bi tanta baino zorrotzago

 

ostertza hurbilarazi edo

marmoken heriotza urdina helarazi

gure susmoek ezin utzi

 

itsasoa entzule gor

jainkoa bezain sor

bizirauleei bizirautea lor

 

ezin jakin zer espero

zer arao nire orkatiletan idoro

baina begi hauek lausaz asez gero

lautada eta muino

edo kale gehiagotan ixten diren kaleetan itxaro

orduan bai naufrago

eta itsasoak baino ez salbatuko.

 

Mario Benedetti

Bihotz babes

Asteazkena, 2018-02-14 | Iban Laka

Zaitudulako eta ez

pentsatzen zaitudalako

gauak begi irekiak dituelako

gaua pasa eta maite diodalako

zure irudia hartzera etorri zarelako

eta zure irudi guztiak baino hobea zarelako

oinetik arimara eder

arimatik nigana on

harrotasunean ezkutuan ezti

txiki eta ezti

bihotz babes

 

nirea zarelako

nirea ez zarelako

zu begiratu eta hil

hil baino okerrago

begiratzen ez bazaitut maite

begiratzen ez bazaitut

 

zu beti edonon

non maite zaitudan hobe halere

zure ahoa odol

zu hotz

maitatu behar zaitut maite

maitatu behar

nahiz eta zauri honek biren mina eman

nahiz eta bila eta topa ez

nahiz eta gaua pasa eta zu izan

eta ez.

Mario Benedetti

 

Ez zaitez salba

Ostirala, 2018-01-19 | Iban Laka

Ez zaitez geldi gera

bide ertzean

ez izoztu poza

ez gogorik gabe maita

ez zaitez orain salba

ez inoiz ez

ez zaitez salba

ez lasaitasunez bete

ez mundutik gorde

bazter bare bakar bat

ez utzi betazalak erortzen

judizioak bezain astun

ez ezpainik gabe gera

ez logurarik gabe lo

ez odolik gabe pentsa

ez denborarik gabe epai zeure burua

baina

hala ere

ezin baduzu uka

eta poza izozten baduzu

eta gogorik gabe maita

eta orain salba

eta lasaitasunez bete

eta bazter bakar bare bat

mundutik gorde

eta betazalak erortzen utzi

judizioak bezain astun

eta ezpainik gabe xuka

eta logurarik gabe lo

eta odolik gabe pentsa

eta denborarik gabe epaitzen baduzu zeure [...] Gehiago irakurri

23:11

Astelehena, 2017-12-04 | Iban Laka

Goiz-goizetik esna

itzali iratzargailua

piztu kandela

sei eta erdiak.

 

Dutxa hotza

ebakia

zigarro-punta

ospa.

 

Biltegia

anabasa

bere baitan

lohihartzekoa mozorro.

 

Etxera buelta

umeen borroka

Ane harraskan

malkotan.

 

Ama berriro ondoezik larrialdietan.

 

Shoah urdina

Ostirala, 2017-12-01 | Iban Laka

Ilunpetan mamu ihesle

marea behe erre

kresur karan eme

ontziratzeko aparteko abagune.

 

Txalupa astuna tente

ur apar okre

makur parez pare

artega noiz abiatzeke.

 

Ilbetea iparrorratz jagole

uhin herio-dantza iragarle

helmuga aldarte limurtzaile

joan itzulera olde.

 

Bihotz xalo ole

babes eskarmentu eskale

hasiberri noraezean fite

indarrak bildu gorde.

 

Urdin ustekabez bete

batzuetan abegitsu bare

maiz zakar haserre

mesede baino kalte.

 

Egunetik gauera neke

ur-laster egoskorren mende

aitzinera metro pare

gibelera beste horrenbeste.

 

Denbora itxaropen urratzaile

orratzak herdoildutako sarde

erroitz ahur hankarte

hotz egarri gose.

 

Ortzi nabar ainube

hodeiak berun mihise

ihurtzuriak ozen ahaire

bat-bateko denborale seinale.

 

Bagak tupustean lehiakide

itsaso bortitz erasotzaile

egurrezko kusku xume

zabuka borroka libre.

 

Oihu harrabots luze

sarrakio izu begitarte

so galdu indarge

ekinean lagun [...] Gehiago irakurri

Etorkinak

Osteguna, 2015-11-19 | Iban Laka

Albistegi goiztiarrenetatik gauerdiko eztabaida burutsuenetara immigrazioa berri. Etorkinak eguneroko protagonista gure ongizatearen gizartean, eta, tamalez, gure zorigaitz ororen iturburu: lana kentzen digute, lapur hutsak dira, diru-laguntzak legez kanpo jasotzen dituzte, bortizkeria dute lege… Iritziak iritzi, guzti-guztiak sistemari men egiten dion ezjakintasun eta errealitatearen begirada interesatuan oinarrituta.

Auziak elkar elikatzen duten bi alde ditu, batik bat. Lehenik eta behin, etorkinak. Askotan ahazten zaigu, eta ez genuke inolaz ere ahaztu behar, etorkinek ez dutela bere haurtzaroko herria borondatez uzten, ez dutela bere familia [...] Gehiago irakurri

Erretiro atarian

Astelehena, 2015-11-02 | Iban Laka

Ospitalean bi egun pasatu ondoren, hil egin da Andoni. Oraintsu jaso dut berria telefonoz. Ezin dut sinetsi.

Bisita egitera joan natzaio eguerdian, lasai samar, ezer izango ez zelakoan, ohiko azterketa eta analisien leloa lasaigarri beti, baina tamalez ez da hala izan gaur. Ikusi gabe bueltatu behar izan dut etxera. Egoera zeharo irauli omen. “Oso larri, ZIUan” izan da medikuaren ustekabeko arrapostu lehorra.

Andoni eta Asun. Bizitza osorako maitasun fidela. Ezin bizi bata bestea gabe. Nola ahantzi beraien arteko laztan konplizeak, hitz-aspertu atseginak, [...] Gehiago irakurri

Gurpilen negarra

Igandea, 2015-09-13 | Iban Laka

Ibilbide luze samarrak egiten genituen gaztaroan, eta bera genuen beti garaile. Nahiz eta euria erruz bota edota eguzkiak gogor jo, etxeko tinbrea jotzen zigun, bizikleta ondoan zuela. Argazkiz betea zuen logela. Aldizkariz mukuru gau-mahaia.

Begietan, bi gurpil.

Eskolako lagunekin lehen karrera serioetan parte hartu zuen, baina ezinean… Zaldiak ziruditen besteek, eta bera, aldiz, asto makal abaildua. Are gehiago entrenatu eta elikadura zaindu, baina alferrik. Akabo! Ezin horrela jarraitu.

Dudatu-Onartu-Puztu-Itzaldu-Negartu-Aitortu.

Pedal- eta bihotz-kolpeka eragindako sorgin-gurpil.

Hamaika kirol-bizitza bukatu edo hil.

Begietan, bi punpuil.

Ekainean hondartzan

Astelehena, 2015-06-01 | Iban Laka

Askotan ekaina heldu eta eguzkiaren izpi beroak aurpegian nabaritu bezain pronto, hondartzara joateko gogoa pizten zaigu.

Bertara ailegatu eta harean geratzen gara dudati, pentsakor, itsasoari so, eta ura hotz edo bero egongo den galdetzen diogu gure buruari, oinekin hare hondarrekin jolasten hasten garen bitartean.

Alde batera eta bestera begiratu, eta bi irudi lauso ikusten ditugu hondartzaren beste puntan. Bi ausart. Haien itzalak itsasorantz arineketan [...] Gehiago irakurri

Euskara ez da artelan bat

Asteazkena, 2015-04-08 | Iban Laka

Enkanteko artelan preziatu bihurtu nahi dugu euskara. Hasierako prezioa 600.000 euro. Inork gehiago eskaintzen du?

Erosleragile guztiek pieza baliotsu honen jabetza eskuratu nahiko dute, eskubide bateraezin eta besterezina  bereganatu.

Enkantearen ondoren, irabazlea ikaragarri puztuko da pieza esleitzean. Lortu du gutizia exotikoa. Azkenik! Nirea duk!

Baina, euskarak ez du preziorik. Ez du inolako jabetza hertsirik gogoko. Exotismoa arbuiatzen du. Gurutze-bideak gorroto.

Artea eta lana maite ditu.

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.