Komunitatea

Iban Laka

Aditzen jolasean

Ostirala, 2015-02-27 | Iban Laka

Maiz esaten da euskarak aisian ez duela lekurik. Gaztetxoek erdarara jotzen dutela ikasgelatik irten bezain pronto. Eskolan berbalapiko, jolas-orduan hitz gutxiko.

Irakatsi eta ikasi, ikasgela barruko hitz nagusi, erraz ateratzen dira ezpainetatik: «ikasi dut» eta «irakatsi didate». Seguru. Tinko. Baina, kontrara, dantzatu edo jolastu esatera ausartzen garenean, komeriak. Dudatsu. Ezbaiko. Dantzatu naiz…, dantzatu dut…, jolastu naiz…, jolastu dut…

Ikasgelaz kanpoko solasa herren, jolasa eten.

Bizitza surfeatzea da

Ostirala, 2015-02-13 | Iban Laka

Bizitza surfeatzea da. Olatuak. Erronkak. Batzuetan, guk erabakiko dugu zein hartu. Maiz, ordea, beraien mende egongo gara. Ezin arautu. Ezin gobernatu. Ezin. Basatiak dira. Ez dute azalpenik ematen. Ikasbiderik, akaso. Gutxien espero duzunean bota egingo zaituzte paretik, tentuz eraikitako bidetik. Berriketa gutxi. Ausardia behar da aurre egiteko. Burua eta bihotzaren arteko lehia. Oreka bilatu. Oinak gogor finkatu. Segi…

Maskota hezten

Asteazkena, 2015-01-07 | Iban Laka

Nahi duen guztia egiten uzten diogu. Modako arropa erosi, janaririk goxoena prestatu, paseatu, kaka lehenbailehen garbitu… Esne-mamitan bizi da. Etxeko enperadorea. Hala ere, maiz samar, haserre aurpegia jarri, hortzak erakutsi eta sekulako oldarraldiak ditu zerbait ematen ez diogunean.

Nolanahi ere, errudun sentitzen garenetan –erasoen ondoren normalean- liburu zein artikulu espezializatuak irakurtzen ditugu egoera gobernatzeko asmoz. Jabe! Ondo artatu zure maskota! Mugak zuhurtziaz eta tinko zehaztu! Bestela, are gobernaezinagoa izango da eta! Baina, tamalez, indar gutxi du oldarraldien ostean piztutako kontzientziak. Aitaren [...] Gehiago irakurri

Gabonetako malenkonia

Asteazkena, 2014-12-24 | Iban Laka

Gabonetan maiz hitz egiten da malenkoniaz. Bidaide tematia dugu egun hauetan. Guregandik aldendu nahi dugun txakur setatia. Tamalez, malenkoniarekin bizitzen ez dugu jakin. Tristetasuna ahultasunaren isla bilakatu dugu. Pairatutako zoritxarrentzako lastaira deserosoa. Nolanahi ere, batzuetan, ondo datorkigu pentsamenduen ur gazi-gozoan murgilalditxoak egitea. Hausnartzeko. Malkotzeko. Lasaitzeko. Indarberritzeko. Gure besakadak besarkada bihurtzeko.

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.