Komunitatea

Iban Laka

Ekainean hondartzan

Astelehena, 2015-06-01 | Iban Laka
 

Askotan ekaina heldu eta eguzkiaren izpi beroak aurpegian nabaritu bezain pronto, hondartzara joateko gogoa pizten zaigu.

Bertara ailegatu eta harean geratzen gara dudati, pentsakor, itsasoari so, eta ura hotz edo bero egongo den galdetzen diogu gure buruari, oinekin hare hondarrekin jolasten hasten garen bitartean.

Alde batera eta bestera begiratu, eta bi irudi lauso ikusten ditugu hondartzaren beste puntan. Bi ausart. Haien itzalak itsasorantz arineketan doazela, berotasun atsegin batek harrapatuta edo, arin batean murgiltzen gara olatuen magalean beraiekin batera.

Euskararekin ere gauza bera gertatzen zaigu maiz. Leku batera heldu eta solaskidearen jarrera hotz edo beroaren zain geratzen gara: jakingo ahal du, ez du jakingo, ganoraz egingo du edo totelka, euskaldunberria naizela nabarituko du, euskaldun zarre nazelako ez dost deus entendiduko… Baina,  bat-batean, norbait ausarti mintzatzen hasi, eta ondorengoak ere animoso segi...

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.