Komunitatea

Iban Laka

Erretiro atarian

Astelehena, 2015-11-02 | Iban Laka
 

Ospitalean bi egun pasatu ondoren, hil egin da Andoni. Oraintsu jaso dut berria telefonoz. Ezin dut sinetsi.

Bisita egitera joan natzaio eguerdian, lasai samar, ezer izango ez zelakoan, ohiko azterketa eta analisien leloa lasaigarri beti, baina tamalez ez da hala izan gaur. Ikusi gabe bueltatu behar izan dut etxera. Egoera zeharo irauli omen. “Oso larri, ZIUan” izan da medikuaren ustekabeko arrapostu lehorra.

Andoni eta Asun. Bizitza osorako maitasun fidela. Ezin bizi bata bestea gabe. Nola ahantzi beraien arteko laztan konplizeak, hitz-aspertu atseginak, musu eztiak, miresmen begiradak… Beraien erretiroko ametsen bizipoza, ospitaleko horma zurbilek itoa.

Erretiroa hurbil zuten. Andoniri hilabete bat geratzen zitzaion. Asuni, berriz, hamar-bat egun. Azkenik, hamaika urtez lan egin ondoren, ondo egindako lanaren sosegua eta bizitzaren azken pausoak elkarrekin pasatzeko zoriona bat eginda. Azkenik, merezitako saria eskura. Azkenik Cadizko kostalde zoragarrian erositako pisutxo dotoreaz gozatzeko abagunea...

Bizitzak etxeko atarian hiltzea baino gogorragoa den amestutako erretiro atarian ihes egin die, eta Asunen begi ninien dardara iltzatuta dut bihotzean, atariko ilunpeko txirrin hotz gupidagabe.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.