Komunitatea

Iban Laka

Etorkinak

Osteguna, 2015-11-19 | Iban Laka
 

Albistegi goiztiarrenetatik gauerdiko eztabaida burutsuenetara immigrazioa berri. Etorkinak eguneroko protagonista gure ongizatearen gizartean, eta, tamalez, gure zorigaitz ororen iturburu: lana kentzen digute, lapur hutsak dira, diru-laguntzak legez kanpo jasotzen dituzte, bortizkeria dute lege… Iritziak iritzi, guzti-guztiak sistemari men egiten dion ezjakintasun eta errealitatearen begirada interesatuan oinarrituta.

Auziak elkar elikatzen duten bi alde ditu, batik bat. Lehenik eta behin, etorkinak. Askotan ahazten zaigu, eta ez genuke inolaz ere ahaztu behar, etorkinek ez dutela bere haurtzaroko herria borondatez uzten, ez dutela bere familia eta bere etxetik alde egiten hala nahi dutelako, motu proprio. Kontrara baizik, herria uztera behartzen ditugu. Erabaki zinez arriskutsua onartzera kondenatzen ditugu. Heriotza emaitz izan dezakeen erabakia hartzera, alegia. Arrazoiak hamaika izan daitezke, alta, bata bestea bezain iraingarri eta lotsagarri: herrialdearen egoera sozioekonomiko deitoragarria, amaierarik ez duen gerra odoltsua, diktadura basati ankerra…

Eta bigarrenik, gu. Gu geu gara aurreko egoera horien guztien erantzule nagusi. Beraien baliabide naturalak inolako lotsarik gabe ustiatu eta arpilatu ditugu. Barneko gatazka eta gerrak sustatu ditugu, armen salmentak diru-iturri garrantzitsu izan direlako. Eta hori gutxi balitz bezala, diktadura txotxongiloak babestu ditugu, status quo horrek kalte baino mesede gehiago egiten zigulako. Erregai sukoi eta berekoi.

Eta orain, odolkiak ordainetan. Orain, estrategikoki hauspotutako suen txinpartak gure ateak belzten hasi direnean, atea tinko itxi nahi eta ikusle axolagabe bihurtu, Kontxako hondartzan su-artifizialak ikusten bageunde bezala, ikuskizunaz lasai-lasai gozatu eta bukaeran txalo egiteko.

Baina, denbora agortzen ari zaigu. Ezin dugu horrela segi. Bada garaia behingoz heldutasunez egoerari aurre egiteko, legebidezko neurriak ezarri eta arazoari erabakimenez heltzeko, umekeriak alde batera utzita. Bestela, goiz edo berandu, egoerak eztanda egingo digu aurpegian, eskuin muturreko arrazakeria putzek xaxatuta.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.